Epaileak 26 pertsona inputatu ditu De Miguel auzian
Roberto Ramos epaileak bukatu egin du De Miguel auziko ikerketa, eta 26 pertsona inputatu ditu, tartean Arabako EAJko hainbat goi-kargudun ohi. Orotara 11 delitu egozten dizkie, hala nola dirua zuritzea eta funts publikoak bidegabe erabiltzea. Hain zuzen, ustez legez kanpoko komisioak kobratzen zituen sare bat aztertu dute auzi honetan.
Gasteizko Instrukzioko 4. zenbakiko Epaitegiko arduradunaren esanetan, zantzu nahikoak daude Alfredo de Miguel Arabako EAJko "bigarren" eta foru diputatu ohia akusatzeko. Auziko inputatu nagusia da.
De Miguelez gain, besteak beste, hauek inputatu ditu epaileak: Aitor Telleria eta Koldo Ochandiano Arabako EAJko kide ohiak; Gurutz Larrañaga eta Xabier Sanchez Robles, Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren Gobernuko kide ohiak; Julian Sanchez Alegria eta Alfonso Arriola, EAEko teknologia parkeen sareko buruzagi ohiak, eta Iñaki San Juan, Leioako zinegotzi jeltzale ohia.
Halaber, artxibatu egin du Asier Arzalluzen (Xabier Arzalluz EAJko presidente ohiaren semea) eta Pablo Jesus Larrabideren aurkako kausa.
Kontratuak "legez kanpo" lortzeko "elkarte sarea"
Epaileak 11 delitu egotzi dizkie inputatuei: prebarikazioa, delituak jazartzeko beharrari muzin egitea, funtzionario-eroskeria, influentzia-trafikoa, dirua zuritzea, funts publikoak bidegabe erabiltzea, administrazio publikoei iruzur egitea, funtzionario publikoek debekatuta dituzten negoziazio edo jarduerak egitea, agiri publikoak faltsutzea, Ogasun Publikoaren aurkako delituak eta konkurtso publikoetan prezioak eraldatzea.
Autoaren arabera, "egiaztatu egin da badagoela Alfredo de Miguel Agirre buru zuen sare antolatu baten zantzurik". Gainera, buruzagi jeltzale ohiak berak "erantzukizun politikoak edota instituzionalak" zituzten hainbat pertsonaren laguntza izan zuela gaineratu du.
Sare horren helburua zen "Eusko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) zuzendutako administrazioetan edo erakunde publikoetan legez kanpoko kontratuak edo esleipen publikoak lortzea".
Halaber, sareak "komisioak" edo "ordainketak" eskatzen zituen, "kontratu simulatuen bitartez".
Bost urteko ikerketa
Ainhoa Alberdi abokatuak 2009an Alfredo de Miguelen eta Aitor Telleriaren aurka jarritako salaketa batek abiatu zuen auzi hau.
Alberdik legez kanpoko komisioak kobratzeko sare bateko kide izatea egotzi zien Fiskaltzaren aurrean, horren arabera, 100.000 euroko ordainsaria eskatu ziotelako, abokatu hori administratzaile zen Urbanorma enpresari esleitutako kontratu batengatik.
Salaketa horren ondorioz, Ramos epaileak ikerketa abiatu, eta De Miguel atxilotzea agindu zuen 2010eko martxoaren 17an. Une horretan, buruzagi jeltzalea Herri Administrazioko foru diputatua zen.
Operazio hartan, beste zazpi pertsona ere atzeman zituzten. Atxilotu zituzten egunean bertan utzi zituzten aske, baina karguak egotzi zizkieten.
Harrezkero, Ramos epaileak loditu egin zuen auzia, inputatuen kopurua gero eta gehiago handituta. De Miguel eta beste 25 pertsona inputatu ditu azkenean.
Iñigo Urkulluk (EAJko presidentea zen une horretan) militantzia uztea eskatu zien inputatuta zeudenei; izan ere, horren esanetan, alderdi jeltzaleak ez zuen "zerikusirik" ustelkeria auziarekin.
Bestalde, Eusko Legebiltzarrean ikerketa batzordea eratu zuten. 18 hilabetez, legebiltzarkideek 70 pertsonaren deklarazioak entzun zituzten, eta, 2012ko maiatzean, Ganberak ebazpena onartu zuen, oposizioko talde guztiek babestuta. Ebazpen hartan, erantzukizun politikoak egotzi zizkieten EAJko goi-kargudun ohiei.
Zure interesekoa izan daiteke
Mikel Zabalzaren omenezko autobus martxa gaur amaituko da, Donostian
Guardia Zibilak duela 40 urte hil zuen autobus gidari nafarraren kasua oroitzeko ekimena amaitzeko, ekitaldia egingo dute Boulevardean, eguerdian.
Gure Eskuk "gehiengoaren borondatea ikuspegi alderdikoien gainetik jartzea" eskatu du eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatu du
Erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak Bazkideen Batzarra egin du Gasteizen. "Eragile politiko eta sozialek ardura eta anbizioz jokatu behar dute une historiko honetan burujabetza osoaren bidean urrats sendoak egiteko", adierazi dute.
CAFen kontrako protesta batek Bilboko tranbia geldiarazi du eta Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du
Atxilotuak identifikatzeari uko egin dio, Segurtasun Sailaren arabera. Atxilotzeko unean liskarra sortu da, eta Ertzaintzaren lau agente zauritu dira. Protestaren deitzaileek jakinarazi dutenez, hainbat pertsona zauritu dira, jasotako kolpeen ondorioz.
Bilboko tranbiaren zerbitzua eten dute CAFek Israelekin dituen kontratuak etetea eskatzeko
"Boikot Israel. Palestina askatu" lelopean, dozenaka pertsona tranbiaren errailetan etzan dira, bidea oztopatzeko. Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du, eta hainbat pertsona zauritu dira, kolpeak hartuta.
EAJ eta PSOE "bereizezinak" direla uste du PPk: "Interes pribatuen mesederako koalizioa da"
Euskadiko PPk Gabonetako bazkaria egin du gaur Gasteizen, eta Miguel Telladok eta Javier De Andres EAEko PPko presidenteak EAJri zuzendu dizkiote kritikak.
Andueza: "Aurrekontu akordioak lortzea Euskadiren alde jokatzea da, horren alde lan egitea"
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiaren arabera, Eusko Legebiltzarrean eta beste erakundeetan sozialisten babesarekin onartu diren edo onartuko diren aurrekontuek argi erakusten dute sozialistak, beste batzuek ez bezala, ez daudela denbora galtzen.
Leire Diez eta Antxon Alonso aske utzi ditu epaileak, kautelazko neurriekin
Aurretik, Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak Leire Diez PSOEko militante ohia, Vicente Fernandez Estatuko Industria Partaidetzarako Sozietateko (SEPI) presidente ohia eta Antxon Alonso enpresaburu gipuzkoarra kautelazko neurriekin aske uzteko eskatu dio epaileari.
Estebanek, Sanchezi: “Eskandaluen jarioa geldiarazi edo hauteskundeak deitu”
EAJren IX. Batzar Nagusiaren amaieran hitza hartu du EBBko presidenteak. Buruzagi jeltzalearen ustez, hauteskundeak deitu “beste aukerarik ez du” Espainiako Gobernuko presidenteak. “Hilabete batzuk iraun ditzake, baina ez urtebete eta erdi: ez da serioa”, erantsi du.
Podemos Euskadik esan du lortzen dituen akordioak gehiengoaren eskubideak bermatzeko direla
Richar Vaquero koordinatzaileak Arabako aurrekontuen inguruan irekitako negoziazioak aipatu ditu; izan ere, Aldundia eta Elkarrekin Podemos-IU akordio bat lortzear daude. "Irmotasun berarekin negoziatzen jarraituko dugu", azpimarratu du.
EAJk datozen lau urteetarako estatutuak onartu ditu militantziaren parte hartzea “sendotu eta aktibatzeko”
Jeltzaleek bilera egin dute gaur Gasteizen EAJren Aberri Estatutu berriak onesteko. Parte hartzea sustatzeko hainbat neurri berri txertatu dituzte, hala nola gai jakinen inguruan alderdikideen iritzia biltzeko kontsultak egitea eta "EAJren jarraitzaile" figura sortzea. Era berean, euskararen eta berdintasunaren defentsa egiteko protokolo eta jarraibideak zehaztu dituzte.