Gure Esku Dagoren ekitaldietan parte hartzera deitu dute EAJk eta ELAk
Ekainaren 21ean Gure Esku Dagoren ekitaldietan parte hartzera deitu du astearte honetan EAJk. Hain zuzen ere, Koldo Mediavilla jeltzaleen EBBko Arlo Instituzionaleko arduradunak egin du deia, Info 7 irratian egin duen elkarrizketan.
''Erabakitzeko eskubidea oinarrizko eskubide bat da, herritarrek bultzatu behar dutena. EAJtik dei egiten diegu herritarrei ekainaren 21eko ekitaldietan parte hartzera. Erabateko gehiengo bat eta babes zabal bat dagoenean heinean, eskubide hori aintzat hartuko da, goizago edo geroago'', adierazi du.
ELA
Bestalde, ELA sindikatuak ere hilaren 21erako antolatutako ekitaldietan parte hartzeko deia egin du. Ohar baten bidez, sindikatuak ''babesa erakutsi nahi die ekainaren 21ean erabakitzeko dugun eskubidea aldarrikatu eta eskubide hori egikaritzeko dugun borondatea azaldu asmoz Gure Esku Dagok antolatu dituen ekitaldiei''.
''ELAk txalotu egin nahi du mugimendu hau egiten ari den lana; mobilizazio handiekin batera borondate berri eta pluralak biltzea lortzen ari da, auzoz auzo eta herriz herri'', adierazi du idatzi horretan.
Horregatik, sindikatuak dei egin die bere militanteei eta afiliatu guztiei ekainaren 21eko ekitaldietan parte hartzera.
''Oso erraza den gauza bat adierazteko modu polita izango da: normalena jendea kontsultatua izatea eta eragiten dion guztiaren inguruan erabaki ahal izatea da'', gaineratu du sindikatuak.
Zure interesekoa izan daiteke
Estefania Ocariz, gazte-justizian aditua, Arartekoaren ondokoa izango da
Psikologian doktorea izateaz gain, Psikologia Juridikoan masterra du eta gazte-justiziari buruzko hainbat argitalpen eta txosten egin ditu.
PPk Voxi Aragoin botatako hordagoak kale egin du: ultraeskuina puztuta eta PSOE gainbeheran
Azcon (67 eserlekutatik 26 lortuta) eskuin muturraren (14) menpe egongo da; are, PPri "politikak aldatzeko" eskatu dio Abascalek. Bi eskuinen baturak botoen % 60 bildu ditu Aragoin. Ezkerrak, aldiz, CHAren gorakada gorabehera (3 diputatutik 6ra), atzeraldia berretsi du. PSOE minimo historikoan kokatu da (18 eserleku) eta Podemos, ordezkaritza barik.
Jon Insausti: "Etxebizitza sailburuaren eskutik joango gara etxebizitzaren erronkari aurre egiteko"
Donostiako alkatea ez da Loiolako etxebizitza proiektuaren inguruan sortutako "zalaparta" horretan sartu, eta esan du "aliantzak ezinbestekoak" direla. Atxilotuen jatorriari buruzko datuak zabaltzeari buruz, azpimarratu du Jaurlaritzari dagokiola segurtasun politika definitzea.
Arnaldo Otegi: "Espainiak aukera ematen digu hauteskundeetan herri gisa hitz egiteko, eta guk, siglak baino, herri-ahots demokratikoa izan nahi dugu"
EH Bilduk ez du bat egiten Gabriel Rufianek PSOEren ezkerrera dauden alderdiak elkartzeko egindako proposamenarekin, hauteskunde orokorretarako EH Bilduk baduelako jada estrategia bat ezarria, "siglen gainetik herria" jartzea, eta, horren harira, EAJri "herri gisa" jarduteko egindako gutxiengoen proposamenaz aritu da astelehen honetan Euskadi Irratian.
Rufianek bilera erronda abiatuko du, PSOE baino ezkerzaleagoa izango den aliantza bat osatzeko
Gabriel Rufian ERCren Kongresuko bozeramaileak ezkerreko indarrekin "egiazko espazio plurinazionala" eratu nahi du, eskuin muturraren gorakadari aurre egiteko.
PPk irabazi ditu Aragoiko hauteskundeak, baina Voxen botoen menpe geratu da
PPk irabazi ditu hauteskunde autonomikoak Aragoin, 26 eserleku eskuratuta (azken hauteskundeetan baino 2 gutxiago). PSOEk 18 lortu ditu (5 gutxiago), eta Voxek bere ordezkaritza bikoiztu du, 7tik 14ra igarota. Chunta Aragonesista 3tik 6ra igo da.
PPk irabaziko lituzke hauteskundeak Aragoin, baina akordioak beharko lituzke gobernatzeko, lehen inkestaren arabera
GAD3k Aragoi Telebistarentzat egindako inkesta baten arabera, PPk 26-29 eserleku artean lortuko lituzke, PSOE bigarren indarra izango litzateke 17-18rekin eta Voxek azken emaitzak bikoiztu egingo lituzke, 13 edo 14 eserleku lortuta.
Aragoin parte-hartzea % 56,29koa izan da 18:00etarako
2023ko bozetan izandako datuarekin alderatuta, % 1,56 hazi da. Guztira, 507.869 boto-emaile joan dira, beraz, hauteslekuetara.
Hauteskunde eguna dute Aragoin, PP-Vox lehia nola geratuko den ikuskizun
Hauteslekuak 09:00etan zabaldu dituzte, eta ez da aparteko gorabeherarik izan. 1,03 milioi pertsonak eman ahalko dute botoa. Inkesten arabera, PPk irabaziko ditu berriro hauteskundeak, baina aurrekoetan baino babes gutxiagorekin, eta, ondorioz, ultraeskuina beharko du gobernatzeko.
Hauteslekuak zabaldu dituzte Aragoin
Guztira 1.036.325 herritarrek eman ahalko dute botoa. Igande honetako hauteskundeek Aragoiko Gorteetako osaera berria zehaztuko dute.