Albiste da
ITUNAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Udalak osatu arte negoziazioak etetea erabaki dute EAJk eta PSEk

Hainbat udal osatzeko elkarrizketetan 'zailtasunak' sortu dira, Andoainen, kasu.
Eneko Goia, Joseba Egibar, Markel Olano EAJ
Eneko Goia, Joseba Egibar, Markel Olano EAJ

Ahalik eta erakunde gehiagori egonkortasuna emateko xedearekin, itun “globala” adosteko lanean “irmo” jarraituko dute EAJk eta PSE-EEk, nahiz eta, egunez eguneko negoziazioetan ezberdintasun “puntualak” agertu. Larunbatean udalbatzak osatu arte negoziazioak “etetea” erabaki zuten bi alderdiek iragan asteazkenean.

Europa Press agentziak, iturri jeltzaleak aipatuz, negoziazioak “fronte askotan” egiten ari direla zehaztu dute, eta, lurralde eta erakunde bakoitzean “erritmoak ezberdinak” direla zehaztu dute.

Toki batzuetan “ezberdintasunak” diren arren, alderdi biek garrantzia kendu diete ikuspuntu ezberdin horiei. “Aurrera jarraituko dugu, negoziazioak zabalik daude”.

Gipuzkoan, toki batzuetan negoziazioak “ondo” doazen arren, beste batzuetan “desadostasunak” agertu direla onartu dute. “Gaindiezina denik ez dago”, erantsi dute.

Gipuzkoako Foru Aldundirako akordioa ixteko batzarra zen, baina azken orduotan zailtasunak sortu dira hainbat udal osatzeko elkarrizketetan. Udalak osatzeko elkarrizketa zailek Aldundiaren ingurukoak nahas ez ditzaten, bertan behera utzi dute gaurko bilera.

Itxura guztien arabera, Andoaingo Udalean dago arazo handiena. Hauteskundeetan EH Bildu izan zen lehen indarra, PSE-EE izan zen bigarrena, eta EAJ, hirugarrena. Sozialistek Alkatetza eskuratu nahi dute, baina badirudi zinegotzi jeltzaleak ez daudela babesa emateko prest.

Andoaingoa da oztopo handiena, baina ez bakarra, bi alderdietako iturriek baieztatu dutenez. EAJren iritzian, zailtasunak “ez dira larriak”, eta egoera bideratzeko moduan ikusten dute. Bestelako iritzia du PSE-EEk: udalak osatzeko “zailtasun asko” dituztela eta Euskadi osorako itxi nahi den “akordio orokorra” ere ez doala “bide onetik” adierazi dute.

Hemendik aurrera, Europa Press agentziaren arabera, sozialistek euren hautagaiak babestuko dituzte zerrenda bozkatuena izan diren tokietan, baita Andoainen ere. Gainerako bilkuretan boto zuria emango dute sozialistek.

Jeltzaleen eta sozialisten arteko bilerarik ez da espero ostiral honetan. Hala ere, PSEtik "prest" agertu dira EAJrekin bilerak "edozein momentuan" egiteko.

Hala ere, sozialistek ez diete EAJren hautagaiei babesik emango Astigarragan edo Soraluzen. PSEk dio jeltzaleek ez dutela herri horietan EH Bildu alkatetzatik kentzeko interesik.

Sozialistek ez dute ziurtzat ematen datorren astean negoziazioari helduko diotenik. Ekainaren 13rako akordiorik lortu ez izanak ez du giro "aproposena" sortu itunak lortzeko, PSE-EEren ustez.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X