Iruñean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aurrenekoz joan da Iruñeko alkatea German Rodriguezen omenaldira

Joseba Asiron EH Bilduko alkate berria txalo artean hartu dute omenaldira joan diren ehunka pertsonek.
18:00 - 20:00
Alkatea, lehendabizikoz German Rodriguezen omenaldian

78 Gogoan plataformak omenaldia egin dio gaur goizean German Rodriguezi, poliziak hil zutenetik 37 urte bete direnean. Historian aurrenekoz, Iruñeko alkate bat izan da omenaldian.

Joseba Asiron EH Bilduko alkate berria txalo artean hartu dute omenaldira joan diren ehunka pertsonek. German Rodriguez hil zuten tokian bertan, lore eskaintza egin dute goizean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X