EAEko herritarren % 30 independentziaren alde daude
Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren % 30ek independentzia lortzeko gogo handia dute, eta % 55ek gogo gutxi edo batere ez. EAEko herritarren % 64 Espainiar Estatuaren barruan jarraitzeko formulen alde agertu dira. Autonomien ereduaren alde, % 35 agertu dira eta, federalismoaren alde, % 29. Herritarren % 25ek independentziaren aldeko ereduak babestu dituzte. Euskadi independente batean hobeto biziko liratekeela uste dute herritarren % 27k, eta bizi-baldintzak okertu egingo liratekeela irizten diote % 29k.
Udaberriko Euskobarometroak utzitako datuak dira horiek. Francisco Llera EHUko irakasleak zuzenduta, 600 herritar elkarrizketatu ziren maiatzaren 29tik ekainaren 15era.
Besteak beste, autonomia-estatutuaren aldeko jarrera duten herritarren kopurua 11 puntu hazi dela erakutsi du galdeketak; Euskobarometroaren arabera, herritarren % 41ek babesten dute autonomia-estatutua: abertzaleen % 50ek eta ez abertzaleen % 34k.
Estatutuaren ordezko formulei buruz galdetuta, % 22k erantzun dute ez dutela aldaketarik nahi, eta % 26 eskualdatzeko dauden eskumenak EAEren esku utzita konforme leudeke. Herritarren % 28k, berriz, autogobernu gehiago nahi dute.
ETAri, presoei eta biktimei buruz ere galdetu zaie herritarrei. Galdeketaren arabera, ETA erakundea erabat gaitzesten duen herritar kopurua inoizko handiena da ( % 66).
Bestalde, langabeziak eta krisi ekonomikoak kezka nagusi izaten jarraitzen dute 10 herritarretatik 7rentzat.
Buruzagi politikoez duten iritziari buruz galdetuta, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hasier Arraiz Sortuko presidenteak bakarrik gainditu dute herritarren azterketa, 5,1 punturekin. Duela sei hilabeteko inkestan Pablo Iglesias Podemoseko buruak bakarrik gainditu zuen baina, oraingoan, 4,9 puntu bakarrik eman dizkiote.
Zure interesekoa izan daiteke
Osakidetza hobetzeko proposamenei "oztoporik ez" jartzeko eskatu dio Pradalesek Osasun Ministerioari
Imanol Pradales lehendakariak Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioari eskatu dio Eusko Jaurlaritza Osakidetzaren egoera hobetzeko egiten ari den proposamenak, "entzuteko" eta "gutxienez, oztoporik ez jartzeko". "Osasun Ministerioari exijitu nahi diot entzun dezala eta egiten utzi dezala", esan du.
Podemos prest dago Sumarrekin, IUrekin eta EH Bilduren aliantzak egiteko, Kongresuan hala erabakitzen badute
Gainera, Richar Vaquero Podemos Euskadiren koordinatzaile nagusiak adierazi duenez, "aurrera egingo dute" Gasteizko aurrekontuarekin, EAJrekin eta PSE-EErekin negoziatzen ari diren bitartean proposamen "interesgarriak" egiten bazaizkie.
Donostiako Udaltzaingoa taser pistolak erabiltzen hasiko da 2026an
Udaltzaingoak bost taser pistola izango ditu guztira, bat txanda bakoitzeko, eta bost agente gailu horiek erabiltzeko prestakuntza jasotzen ari dira.
Pradalesek Osasun Ministerioari eskatu dio ez dezala "harririk jarri euskal osasun sistemaren hobekuntza oztopatzeko"
2025-2032 planak ospitaleetako "osasun zentro txikienetik puntako teknologiara" doazen inbertsioak aurreikusten dituela defendatu du.
Fiskaltzak ez du Errejonentzat zigorrik eskatuko Mouliaak salatutako sexu-erasoengatik, eta auzia artxibatzearen alde egin du
Adolfo Carretero epaileak Sumarren bozeramaile ohia Mouliaa aktorearen aurkako sexu-eraso delituagatik auzipetu ostean, Fiskaltzaren esanetan ez dago zantzu nahikorik haren kontrako karguak aurkezteko.
Lander Martinez: "Gobernu honek merezi du"
Asteazken honetan Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan, Espainiako Gobernuak bultzada bat behar duela esan du. Ekin diezaion eskatu dio, Gobernua birmoldatuta eta herritarrei haren lanaren balioa helarazteko estrategia argia zabalduta.
Santos Cerdanek dio "Inkisizioaren pareko" jazarpena jasaten ari dela
Buruzagi ohi sozialistak adierazi du Belateko tunela bikoizteko obraren esleipena, Nafarroan, "garbia eta gardena" izan zela, eta berak ez zuela inolako loturarik izan kontratazio publiko horrekin.
Eusko Jaurlaritzak 1.600 milioi inbertituko ditu 2032ra bitartean Osakidetzako azpiegituretan eta ekipamenduan
Azpiegitura eta Ekipamendu Sanitarioen Programa (2025-2032) “asmo handiko” proiektu gisa aurkeztu du Jaurlaritzak eta helburu du “kalitatea, segurtasuna eta hurbiltasuna” bermatzea osasun-arretan, “bai pazienteak bai osasun-arloko profesionalak ahalik eta ondoen” egon daitezen. Osasun-zentro eta ospitaleak eraiki, handitu edo eraberrituko dira eta ekipamendu eta teknologian inbertsio mardulak egingo dira.
Albiste izango dira: Santos Cerdan Senatuko ikerketa batzordean, BBK fundazioko presidente berria eta Guggenheim Urdaibai proiektuaren amaiera
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Cerdan Senatuan izango da gaur, baina ez dago argi deklaratuko duen ala ez
Santos Cerdan, PSOEko Antolakuntza idazkari ohia eta judizialki ikertua, Senatuko ikerketa batzordera joango da gaur: galderei erantzuteko edo ez erantzuteko eskubidea du.