Eusko Jaurlaritzak 1.600 milioi inbertituko ditu 2032ra bitartean Osakidetzako azpiegituretan eta ekipamenduan
Azpiegitura eta Ekipamendu Sanitarioen Programa (2025-2032) “asmo handiko” proiektu gisa aurkeztu du Jaurlaritzak eta helburu du “kalitatea, segurtasuna eta hurbiltasuna” bermatzea osasun-arretan, “bai pazienteak bai osasun-arloko profesionalak ahalik eta ondoen” egon daitezen. Osasun-zentro eta ospitaleak eraiki, handitu edo eraberrituko dira eta ekipamendu eta teknologian inbertsio mardulak egingo dira.
Eusko Jaurlaritzak 2025-2032 urteetarako Azpiegitura eta Ekipamendu Sanitarioen Programa aurkeztu du gaur, “asmo handiko” proiektua, “kalitatea, segurtasuna eta hurbiltasuna” bermatzea helburu, “osasun-arretako pazienteak eta osasun-arloko profesionalak ahalik eta ondoen” egon ditzaten.
Hala adierazi dute Jaurlaritzako eta Osakidetzako arduradunek goizean Txagorritxu-AUOn egin duten ekitaldian. Bertan izan dira, Imanol Pradales lehendakariaz gain, Alberto Martinez Osasun sailburua, Gontzal Tamayo Osasun sailburuordea eta Lore Bilbao Osakidetzaren zuzendari nagusia.
Programa horren bitartez, 1.600 milioi euroko inbertsioa egingo da 2025-2032 aldian, eta horren % 70 azpiegiturak egin eta berritzera bideratuko da.
Lehen Mailako Arretari dagokionez, 21 osasun-zentro eraikiko 8 eraberritu edo handituko dira, guztira, 200,8 milioi euro inbertituta.
Arlo horretan nabarmentzekoa da Erabakimen Handiko Durangoko Zentroa, 34,8 milioiko inbertsioa izango duena. Zentro horren bitartez herritarrei zerbitzu espezializatu gehiago emango zaie, eta joan-etorriak saihesten lagunduko du. Izan ere, gaur egun hiru gunetan egiten den jarduera asistentziala zentro bakarrean bilduko du, Durangoko Landako osasun-zentroarena, anbulatorioarena eta osasun mentaleko eguneko ospitalearena.
Era berean, 11,3 milioi euro bideratuko dira mediku-kontsultetako ekipamendua modernizatzeko lanetara, ohatila altxagarri, ekografo, desfibriladore erdiautomatiko eta bestelako ekipoekin behar bezala hornitzeko.
Garrantzi handiko lanak Ospitale Sarean
Ospitaleko arretaren eremuan, Jaurlaritzak 842,7 milioi euroko inbertsioa egitea aurreikusi du, datozen urteotan ekipamenduak eraikitzeko eta egungoak handitzeko eta modernizatzeko.
Nabarmentzekoak dira, esaterako, Tolosan eraikiko den ospitalea (107 milioiko inbertsioa). 74 ohe eta 3 bloke kirurgiko izango ditu, eta, agintarien esanetan, Gipuzkoa osoan erreferentziazkoa izango da prozedura diagnostikoetarako eta proba osagarrietarako.
Halaber, Basurtuko, Galdakao-Usansoloko, Donostiako eta Gurutzetako ospitaleetan kanpo-kontsultetarako eraikin bana eraikiko da, ingresuetarako eraikinetatik bereizita, Txagorritxuko ereduari jarraiki, anbulatorioko pazienteak eta ospitaleratutakoak arreta-zirkuitu desberdinetatik bideratzeko. Eraikin horiek egiteko 344,5 milioiko inbertsioa aurreikusi da, guztira, baina Galdakao, Donostia eta Gurutzetako lanak 2032a arte ez direla amaituko argitu du Jaurlaritzak.
Horiez gain handitze- eta eraberritze-lan handiak egingo dira, besteak beste, Zumarragako, Bidasoko eta Txagorritxuko ospitaleetan.
Ospitaleko arretako inbertsioen atalaren barruan Prontoterapiako Unitate berria nabarmendu du Jaurlaritzak. Izan ere, Donostiako Unibertsitate Ospitalearen mende egongo den instalazio horri esker, Osakidetza tratamendu onkologiko espezializatu eta aurreratu hori eskaintzen duen lehen zerbitzu publikoa izango da. Unitateak 61,4 milioi euroko inbertsioa izango du, eta erreferentziazkoa izango da Onkologiaren arloan Euskadin eta Europan. Gipuzkoari, Bizkaiari, Arabari, Nafarroari, Iparraldeari, Errioxari eta Burgosko eta Soriako probintziei (Gaztela eta Leon) emango die asistentzia eta, aurreikuspenen arabera, 2027. urtearen amaieran artatuko dute lehen pazientea.
Ekipamendu teknologikoak
Azpiegituretan ez ezik, ekipamenduan ere inbertsio mardulak egingo ditu Jaurlaritzak. 192,6 milioi euro bideratuko dira, besteak beste, ordenagailu bidezko tomografo axialak, erresonantzia magnetikoak egiteko makinak, mamografoak, X izpien gelak eta hemodinamika eta angiografia gelak berritzeko.
Horrek guztiak halabeharrez mantenimendu eta jasangarritasunean ere inbertsioa handitzea dakarrenez, 271,13 milioi bideratuko dira helburu horietara, alde batera utzi gabe digitalizaziorako martxan dagoen 100 milioi euroko inbertsio-lerroa, baliabide propioez eta Europako funtsez hornituta.
Osakidetza
Pradalesek Osasun Ministerioari eskatu dio ez dezala "harririk jarri euskal osasun sistemaren hobekuntza oztopatzeko"
2025-2032 planak ospitaleetako "osasun zentro txikienetik puntako teknologiara" doazen inbertsioak aurreikusten dituela defendatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.