Bakegintza eta bizikidetza bultzatuko ditu Donostia 2016k
Eusko Jaurlaritzako Bakegintzako eta Bizikidetzako Idazkaritza Nagusiak eta Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburua erakundeak elkarlanerako akordioa sinatu dute, ekitaldi ezberdinen bidez bakea eta bizikidetza bultzatzeko.
Jonan Fernandez Jaurlaritzako Bakegintzako eta Bizikidetzako idazkari nagusiak eta Pablo Berastegi Donostia 2016ko zuzendariak eman dute akordioaren berri, goizean, hedabideen aurrean egin duten agerraldian. Dagoneko lotuta dituzten hainbat ekitaldi ere iragarri dituzte.
Urriaren amaieran egingo da akordioan baitan adostutako lehendabiziko ekintzak: Zuzendu Jardunaldiak egingo dira urriaren 30ean eta 31n, "Autokritikaren balioak" izenburupean. Egun bat lehenago, urriaren 29an, bakegintzaren eta bizikidetzaren inguruko dokumental bat estreinatuko da Bilbon eta Donostian, aldi berean.
Horrez gain, Donostia 2016 Gernikako Bakearen Museoarekin eta Gernika Gogoratuz elkartearekin lanean ari da, egungo beharrizan sozialei aurre egiterakoan arteak duen eragina eta ekarpena aztertzeko”.
Eusko Jaurlaritzaren 'Memoriaren Plaza' izeneko ekimenarekin ere bat egingo du Donostiak 2016k. Egitasmo horren bidez herritarren memoriari buruzko lekukotzak, idatziak edo telefono mugikorrez grabatuak, biltzen ari dira.
Era berean, Memoriaren Plazari lotutako espazioa prestatuko du 'Bakearen Milia'ren baitan; Urumea ibaiaren erriberan zeharreko 1,5 km-ko ibilbide horrek plano ezberdinetatik (iraganaren begirada, memoria eta erreparazioa, besteak beste) bakeari buruzko gogoeta egitera bultzatuko ditu ibiltariak.
Ibilbideak 2016ko ekainetik abendura arte iraungo du, eta hor Memoriaren Plazari lotutako espazio bat prestatuko dute. Ibilbidea egiten dutenek ordura arte bildutako lekukotzak ezagutu eta ikusteko aukera izango dute espazio horretan, eta beren lekukotzak ere gehitu ahal izango dituzte.
Omenaldi artistiko bat ere prestatuko dute, musikaren eta hitzen bitarteaz indarkeriaren biktima guztiak “oroitzeko eta aintzat hartzeko”.
Zure interesekoa izan daiteke
EAJk kezka handiz hartu du Euskadiko Auzitegi Nagusiak enplegu publikoaren legeaz Auzitegi Kostituzionalean kontsulta egitea
Maitane Ipiñazar EBBren idazkariak Euskadi Irratian esan du euskararen normalizazio legea bera ere zalantzan jartzen duela erabakiak.
Pradalesek 2025ean Estatutua betetzeko eskatu dio Sanchezi, eta ohartarazi du ez diotela "guztiari baietz esango"
"Dezibelioak igoko" ez dituztela eta "haserrearen espirala" elikatuko ez dutela adierazi ostean, lehendakariak zehaztu du urtarrilean Sanchezen Gobernuaren "benetako konpromiso politikoa" neurtuko dutela eta "aldebiko ebaluazioaren" unea iritsiko dela. "Gernikako Estatutua bere osotasunean betetzea ez da kapritxo bat. Betebehar bat da", gaineratu du Imanol Pradalesek.
Zupiriaren arabera, "agerikoa da" ezker abertzalearen espazioa "nola eratzen den" aztertzeko eztabaida politikoa dagoela
Alde batetik, sailburuaren arabera, "alderdi zibikoagoa" dago, EH Bilduk "Euskadi gobernatu nahi duen koalizio gisa" ordezkatzen duena, baina mundu horren barruan "Sortu eta Ernai ere badaude, jarduera politikoa eta herri mobilizazioa uztartu nahi dituztenak", eta "hori zilegi da, baina kontua da indarkeria erabiltzea justifikatzen den ala ez". "Dena batera ezin da", azpimarratu du.
Teresa Peramato Estatuko fiskal nagusi izendatu dute, Alvaro Garcia Ortizen ordez
Espainiako Aldizkari Ofizialak Garcia Ortizen kargugabetzea eta Peramatoren izendapena argitaratu ditu. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren babesa jaso eta Diputatuen Kongresuko Justizia Batzordearen agertu ondotik, Ministroen Kontseiluak Estatuko fiskal nagusi izendatu zuen atzo.
Instituzioetan eleaniztasuna bermatuko duen legea izapidetzea onartu du Espainiako Kongresuak
Estatuko 15 lege aldatzeko ekimenak euskaraz, katalanez edo galegoz idatzitako testuak baliozkotzea ahalbidetuko du, itzulpenik egin behar izan gabe.
Eusko Jaurlaritzak dio ez dagoela "arrazoi juridikorik" hizkuntza-eskakizunen gaia Konstituzionalera eramateko
"Kezkatuta" agertu dira gobernuko ordezkariak, "sektore publikoa euskalduntzeko sistema zalantzan" jartzeko arriskua ikusten dutelako.
EAJk eta PSE-EEk Gipuzkoako aurrekontuak aurrera aterako dituzte, Elkarrekin Podemosekin akordioa lortuta
Miren Echeveste alderdi moreak Gipuzkoako ganberan duen eledunak eman ditu akordioari buruzko xehetasunak, arratsaldean egin duen agerraldian. Azaldu duenez, 19 milioi euroko —aurrekontu osoaren % 1,4— balioa duten proposamenak txertatu dituzte aurrekontuen proiektuan. Horiekin, "zaharren egoitzetako langileen baldintzak hobetzea eta erabiltzaileen koordainketa errebisatzea" eta "garraio publikoa eta mugikortasun iraunkorra sustatzea" lortu nahi dutela nabarmendu du, bereziki.
Ernaik bere "borrokarekin bat egiteko" deia egin die gazteei, "eskuin muturraren eta faxismoaren erasoari" erantzuteko
Ernaik salatu du "eskuin muturraren eta faxismoaren erasoa" bizi dela "mundu osoan, bai Espainiako eta Frantziako estatuetan, eta, ondorioz, baita Euskal Herrian ere". Azken asteotako "ekimen horiek bizi dugun egoera salatzea zuten helburu, baita zenbait ikurrek ordezkatzen duten proiektu atzerakoia salatzea ere", baina "batzuek bizi dugun egoeraren larritasunean fokua jarri baino, protesta batzuen izaeran jarri dute eztabaida, ekimen horien helburua erabat desitxuratuz", adierazi dute.
Gorenak Garcia Ortiz zigortu du, Ayusoren bikotekidearen mezu elektronikoa filtratzeagatik eta Fiskaltzaren prentsa oharragatik
Auzitegi Gorenak frogatutzat jo du berak edo bere inguruko norbaitek, bera jakitun zela, Madrilgo Erkidegoko presidentearen bikotekide den Alberto Gonzalez Amadorren abokatuaren mezu elektronikoa filtratu ziola Ser irrati kateari.
Hizkuntza ofizialak Administrazioaren organo guztietan erabiltzea eztabaidatuko dute Kongresuan
Urteko azken osoko bilkuran eztabaidatuko dute ERC, EAJ, EH Bildu, Compromis, BNG eta Mes per Mallorca eta Comuneseko parlamentariek eramandako lege-proposamena. Helburua, besteak beste, katalanez, euskaraz eta galegoz idatzitako dokumentuak Administrazio osoan onartzea da, itzulpenik egin gabe.