Bilbon
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Currin Jaurlaritzarekin, EAJrekin eta Sorturekin bilduko da gaur

Bakoitza bere aldetik hartuko ditu Currinek. Desarmatzea eta ETAren desagerpena izango dituzte hizpide.
Brian Currin abokatu hegoafrikarra, Nazioarteko Bitartekari Taldeko burua.
Brian Currin abokatu hegoafrikarra, Nazioarteko Bitartekari Taldeko burua. Argazkia: Efe

Brian Currin abokatu hegoafrikarra, Nazioarteko Bitartekari Taldeko burua, Bilbon izango da asteazken honetan, eta Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetza idazkaria, Andoni Ortuzar EAJren presidentea eta Sorturen ordezkariak hartuko ditu, bakoitza bere aldetik.

Bilera horien antolatzaileek jakitera eman dutenez, Currinez gain, Alberto Spektorowski bitartekari taldeko kidea ere izango da bertan.

ETAren desagerpena eta desarmatzea izango dituzte hizpide.

Eguerdian abiatuko da bilera-sorta, Jonan Fernandezekin. Ondoren, Sorturen txanda izango da, eta Andoni Ortuzar EAJren presidentearekin bilduko dira gero Currin eta Spektorowski.

Ostegunean, bitartekari taldeko bi kideak Ipar Euskal Herrira joango dira, eta ezker abertzaleko beste kide batzuekin izango dituzte batzarrak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X