Albiste da
Askatasun Ponentzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arraiz: 'Euskadiko Alderdi Popularra mugitzen hasi da'

Arraizek adierazi duenez, Euskadiko PPren aldetik aldaketa sumatzen da; eta, bere iritziz, aldaketa horri bide eman behar zaio, hemendo egoera aldatzeko.
MAM-eko argazkia: hasier-arraiz_
MAM-eko argazkia: hasier-arraiz_

EH Bilduko kide Hasier Arraizek, Euskadiko Alderdi Popularrak egin duen atzera pausua pena dela esan arren, gertatutakoren alde positiboa nabarmendu nahi izan du gaur goizean. Izan ere, Euskadi Irratiko Faktoria saioan egin dioten elkarrizketa batean, Euskadiko Alderdi Popularra mugitzen hasi dela azpimarratu du, mugimendu txikia izan arren. Arraizen esanetan, "horrek adierazten du Euskadiko popularrentzat eutsi ezina izaten hasi dela Madrilen immobilismoa".

Sortuko presidentearen aburuz, aste honetako mugimenduek erakusten dute mikro klima politiko txiki bat hasi dela sortzen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Espainiar estatutik aldenduta. "Madrilen ez dute bakerik nahi eta ez dute Euskal Herriko alderdien arteko elkarrizketa politikorik nahi". Egoera hori, orain arte, hemen ere errepikatu egiten zela esan du Arraizek, baina orain aldaketa sumatzen dela, PPren aldetik gainera. "Guk uste dugu horri bide eman behar zaiola;  guztion artean lagundu egin behar dugula bide hori egiten, hemengo egoera aldatzeko".

Arraizen iritziz, Arantza Quirogak Askatasun eta Elkarbizitza lantaldea sortzeko ekimena aurkeztu izana joko taktikoa izan daiteke edota elkarrizketaren aldeko benetako apustua. EH Bilduk bigarren aukera izan dela sinistu nahi du, eta Madril izan dela ezetz esan duena. Arraizen arabera, "Madrilentzat ez da inoiz elkarrizketatzeko une egokia".

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X