Albiste da
Sanferminak: seigarren entzierroa |
Presoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ibon Esteban eta Iker Agirre euskal presoak aske gelditu dira

Esteban zen Gasteizko Aske Gunean atxilotu zituztenen artetik preso jarraitzen zuen bakarra. Bestalde, zigorra osorik bete ostean atera da Iker Agirre espetxetik.

Ibon Esteban eta Iker Agirre euskal presoak aske gelditu dira gaur, hurrenez hurren, Villabonako (Asturias) eta Sevilla II espetxetatik aterata, Ernai gazte antolakundeak berri eman duenez.

Iker Agirre bilbotarra zortzi urteko kartzela zigorra betetzen ari zen Villabonan eta zigorra osorik beteta atera da kartzelatik.

2007ko urtarrilean atxilotu zuen Poliziak Gironako Port Bou herrian eta 2010ean zortzi urteko kartzela zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak, ETArekin kolaboratzea eta nortasun agiriak eta gidabaimenak faltsutzea leporatuta.

 

Bestalde, Ibon Esteban Iruñeko gaztea ere gaur utzi dute aske. 27 gazterekin batera epaitu zuten, Segiko kide izatea egotzita. Sei urteko kartzela zigorra ezarri zioten, baina gero bi urtera murriztu zioten zigorra eta gaur atera da espetxetik. Gasteizko Aske Gunean atxilotu zuten eta horien artetik preso jarraitzen zuen bakarra zen.

 

Albiste gehiago politika

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EH Bilduk Turkiako Gobernuari eskatu dio martxan jar dezala kurduen etorkizunaz hitz egiteko batzorde parlamentarioa

Turkian, PKKren armak entregatzeko ekitaldian izan ondoren, Igor Zulaika EH Bilduko Nazioarteko Harremanetarako idazkariak adierazi duenez, batzorde hori abiatzea "pauso garrantzitsua litzateke gatazkari irtenbidea bilatzeko. Bertan izan da EH Bilduren ordezkaritza "mugimendu kurduari eta munduan bakearen alde lan egiten duten guztiei gure babesa adierazteko", eta Gobernuari eskatu dio mugimendu kurduaren urratsei erantzun eta aske utz dezala Abdullah Öcalan. 

Gehiago kargatu