hauteskunde osteko hitzarmenak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errejonek dio ahaleginak egingo dituztela PPk goberna ez dezan

Podemoseko agintariak jakinarazi duenez, dagoeneko eskaini diote PSOEri Kongresuan legeak egiteari ekitea, Gobernu berria eratzeari itxaron gabe.
IÑIGO ERREJON PODEMOS BILBON EITB
IÑIGO ERREJON PODEMOS BILBON EITB

Podemos alderdiko buruetako bat eta Idazkaritza Politikoaren arduraduna den Iñigo Errejonek gaur Bilbon baieztatu duenez, bere alderdiak eginahal guztiak egingo ditu PPk Espainiako Gobernua berriz zuzendu ez dezan.

Errejonek ostiralean hasi eta igandera arte Bilbon eta Gasteizen egin den Podemos Euskadiko Neguko Unibertsitatea itxi du gaur Bizkaiko hiriburuan. Bertan, abenduaren 20ko hauteskundeetan izandako emaitzei buruzko hausnarketa egin du, baita alderdiak 2016rako dituen erronkei buruz ere.

Podemoseko arduradunak azaldu du bere alderdia PPk berriz ere Espainiako Gobernuan errepikatzeko aukeraren aurka dagoela, zeren "erabat tamalgarria da: ustelkeriari dagokionez, inpunitatearen bermea da; gizarte arloari dagokionez, desberdintasunaren eta erdi-klasearen eta langileen aurkako zartadena; eta demokraziari dagokionez, atzerapauso gehiago ekarriko dizkigu".

"Horregatik, gure esku dagoen guztia egingo dugu PPk Gobernuan segi ez dezan", nabarmendu du.

Errejonek argi utzi nahi izan du "Podemoseko bozeramaileetako inork ez duela inoiz lerro gorriei buruz hitz egin" Espainiako hurrengo Gobernua hitzartzeko, eta hori "aurkariak eta komunikabideek jartzen duten etiketa bat dela".

Podemoseko agintariak jakinarazi duenez, dagoeneko eskaini dio PSOEri Kongresuan legeak egiteari ekitea, Gobernu berria eratzeari itxaron gabe, "krisi ekonomikoak gehien kaltetu dituenen zerbitzuan jartzeko".

Aldi berean, baieztatu du bere alderdiak ez duela nahi hauteskundeak errepika daitezen; hala ere, gertatuz gero ez diotela "beldurrik" gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

borja semper
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Semperrek EAJri eskatu dio Estebanen hitzekin "koherente" izateko

Datorren asteazkenean, PPk mozio bat aurkeztuko du Senatuan, Espainiako Gobernuaren jokabidea gaitzestea eskatzeko. Hedabideen aurrean egindako agerraldian, Borja Semper PPko bozeramailea Gobernua babesten duten alderdiei zuzendu zaie, eta bereziki EAJri, ekimena babestea eskatzeko. Uste du aukera aparta dutela jeltzaleek Aitor Esteban EBBko presidenteak asteburuan esandakoekin "koherente" izateko.

Mancisidor
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arartekoak ofiziozko espedientea ireki du Ertzaintzak Loiun izan zuen jokabidearen aurrean

Ebazpenean, Arartekoak adierazi du "gertaeraren larritasunak eta horrek izan duen eraginak" bultzatuta hartu duela espedientea zabaltzeko erabakia, egiaztatu nahi duelako indarraren erabilera eta Barne Arazoetarako Buruzagitzak abiatutako barne ikerketa bat datozen "aplikatu beharreko arauekin eta Segurtasun Sailak ekintza polizialen inguruan zehaztutako jarraibideekin".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X