Euskadi Irratia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Uxue Barkos: 'Hezkuntzari buruzko akordioa behar dugu Nafarroan'

18:00 - 20:00
Uxue Barkos: 'Hezkuntzari buruzko akordioa behar dugu Nafarroan'
Uxue Barkosek adierazi duenez, parlamentuko talde guztien artean hezkuntzaren inguruko jarrera bateratu bat lortzea beharrezkoa da.

Albiste gehiago politika

epaiketa ongietorriak auzitegi nazionala
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akordioa erdietsita, espetxea saihestuko dute presoen ongietorriak antolatzeagatik auzipetutako 6 kideek

‘Kalera Kalera’ ekimenaren barruan 2016 eta 2020 urteen artean 120 ongietorri ekitaldi antolatzea leporatuta, ezker abertzaleko 6 kideren aurkako epaiketa hasi da gaur Auzitegi Nazionalean. Saioa hasi orduko, epaileak akordioaren berri eman du. Fiskaltzak bost urte eta zazpi hilabeteko espetxea eskatzen zuen seirentzat, biktimak umiliatzea eta talde kriminaleko kide izatea egotzita.

pedro sanchez congreso efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Espainiak akordioa lortu du NATOrekin, Defentsan % 5 gastatzetik salbuesteko

Sanchez presidenteak jakinarazi du Espainiak bere BPGaren % 2,1 bideratuko duela defentsarako gastura, "ez gehiago, ez gutxiago", eta horrek NATOrekin dituen konpromiso guztiak bermatzeko aukera emango diola. Sanchezen iragarpena "ke-laino" gisa ikusten du Feijook, Yolanda Diazentzat akordioa "norabide egokian doa" eta NATOrekin "ezer ez sinatzeko" eskatu dio Ione Belarrak.

Cristina Ibarrola presidenta de UPN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ibarrolaren arabera, "Chiviteren irtenbide duin bakarra" dimisioa da

Cristina Ibarrola UPNko presidentearen esanetan, "susmopean eta gainbeheran dagoen gobernu baten gidaritzari" eusten dio Maria Chivitek. "Haren ibilbide politiko osoa altxatu, zuzendu eta kontrolatu dutenak erori dira: Cerdan eta Alzorriz. Berak eusten dio oraindik, baina badaki eroriko dela, ezingo duela saihestu", erantsi du. 

Gehiago kargatu