EAJk irabaziko lituzke EAEko hauteskundeak; Podemos, bigarren
Eusko Jaurlaritzak boto-asmoa ezagutzeko egin berri duen azken soziometroaren arabera, eta, iragarpenak betez gero, Eusko Legebiltzarraren koloreak nabarmen aldatuko lirateke datorren legealdian. EAJk jarraituko luke alderdi bozkatuena izaten: 24 eserleku eskuratuko lituzke, egun dituenak baino hiru gutxiago.
Podemos alderdia indarrez sartuko litzateke, inkestaren arabera, Gasteizko ganberan, eta bigarren postuan jarriko litzateke. 18 ordezkari eskuratuko lituzke Pablo Iglesiasek zuzentzen duen alderdiak.
EH Bilduk, berriz, atzera egingo luke, bigarren tokitik hirugarrenera: ezker abertzaleko koalizioak 15 eserleku eskuratuko lituzke, orain baino sei gutxiago.
PSE-EEk, bestalde, nabarmen egingo luke behera hurrengo hauteskunde autonomikoetan, galdeketak jaso duenez: 16 legebiltzarkide izatetik 9 izatera pasatuko litzateke. Alderdi Popularrak bi eserleku galduko lituzke, eta zortzirekin geratu.
Azkenik, Ciudadanos alderdia lehen aldiz sartuko litzateke Eusko Legebiltzarrean, ordezkari batekin. UPyDk galdu egingo luke bertan duen eserleku bakarra.
Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak gaur zabaldu du datozen hauteskunde autonomikoetarako boto-asmoari buruzko galdeketa: 2.310 elkarrizketa egin zituzten, urtarrilaren 25etik otsailaren 2ra bitartean, eta horietatik ateratako emaitzak dira honakoak.
Emaitzak, lurraldeka
Inkestak lurraldekako datuak ere utzi ditu. EAJk irabaziko luke EAEko hiru lurraldeetan, eta Podemos bigarren indar bozkatuena izango litzateke Bizkaian eta Araban.
Bizkaian, jeltzaleek 10 eserleku lortuko lituzkete, 2012ko bozetan lortutakoak baino bat gutxiago. Podemos izango litzateke bigarren indar politikoa, 6 eserlekurekin, eta EH Bildu hirugarrena, lau eserlekurekin, orain lau urte baino bi gutxiago. Sozialistek ere, bi ordezkari galduko lituzkete, eta hirurekin geratuko litzateke, eta PPk bi eserleku lortuko lituzke Bizkaian, bat galduta.
Gipuzkoan, EAJk lehen postua eskuratuko luke, zortzi eserlekurekin, duela lau urte baino bat gutxiago. EH Bildu bigarren indarra izango litzateke, zazpi eserleku lortuta, 2012an baino bi gutxiago, eta Podemos hirugarrena, sei ordezkari eskuratuta. PSE-EEk hiru eserleku lortuko lituzke, bi gutxiago. PP, berriz, bi ordezkari izatetik bat izatera pasatuko litzateke lurralde honetan.
Azkenik, Arabako eserlekuen banaketa honela geratuko litzateke: EAJk sei eserleku lortuko lituzke, egun baino bat gutxiago, eta Podemosek ere kopuru bera lortuko luke (sei eserleku). Alderdi Popularra hirugarren indarra izatera pasatuko litzateke, bost legebiltzarkiderekin, eta EH Bildu laugarren lekuan geratuko litzateke, lau ordezkari lortuta, orain lau urte baino bi gutxiago. PSE-EEk izango luke beherakada nabarmenena; hiru eserleku lortuko lituzke lurralde honetan, 2012an lortutakoaren erdia. Ciudadanosek Araban eskuratuko luke EAEn izango lukeen eserleku bakarra.
Eusko Jaurlaritzaren inkestaren arabera, gainera, parte hartzeak gora egingo luke, ia % 70eko parte hartzera iritsiz, duela lau urte baino sei puntu gehiago.
Albiste gehiago politika
Osasun sistema publikoaren egitura berrantolatu du Jaurlaritzak, bost izendapen berrirekin
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak bi sailburuordetzak berregituratu ditu hiru lidergo berrirekin. Halaber, Osakidetzako zuzendari nagusia eta Donostialdeko ESIko zuzendari gerentea aldatu ditu.
Eusko Jaurlaritzak egitura berria iragarriko du Osakidetzan, "arreta modernizatu" eta "kalitatezko zerbitzua" bermatzeko asmoz
Alberto Martinez Osasun sailburuak emango ditu Osasun Saileko eta Osakidetzako egitura berriari buruzko xehetasunak. Agerraldia, 12:00etan hasiko da eta orain.eus-en zuzenean jarraitu ahalko da.
Antxon Alonso enpresariak gaur agerraldia egingo du Senatuan, Koldo auziari buruzko ikerketa batzordean
Servinabar enpresaren jabea 11:00etarako deituta dago, Auzitegi Gorenean deklaratu eta hamabost egunera. Orduan, epailearen aurrean ukatu egin zuen Santos Cerdan bere enpresan bazkide zela.
Cerdan kartzelatik ateratzeko eskaera aztertuko du gaur Gorenak
Auzitegi Goreneko Apelazio Salako hiru magistratuk defentsaren argudioak entzungo dituzte, aske utzi ala ez erabakitzeko. Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltza eta PP, akusazio partikular gisa, aske uztearen aurka agertu dira.
Ministroen Kontseiluak informazio klasifikatuari buruzko lege proiektua onartuko du gaur, frankismoko sekretuak argitara atera asmo dituena
Informazio klasifikatuari buruzko lege proiektuak frankismo garaitik indarrean den Sekretu Ofizialen Legea ordezkatu nahi du. Ministroen Kontseiluaren argi berdea jaso ondoren, Espainiako Gobernuak Diputatuen Kongresura bidaliko du lege testua tramitazioa has dadin.
Albiste izango dira: Sekretu ofizialen legea, Santos Cerdanen helegitea eta gobernu bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Sanchezek fronte aurrerakoi bat osatzea defendatu du "ultraeskuinaren diskurtsoari men egin dion" eskuinaren aurrean
Hala mintzatu da Gabriel Boric Txileko presidenteak antolatutako 'Demokrazia beti' izeneko goi-bileran, Luiz Inazio Lula da Silva Brasilgo presidenteak, Gustavo Petro agintari kolonbiarrak eta Yamandu Orsi buruzugi uruguaitarrak ere parte hartu duten hitzorduan.
“Legealdia agortuko” duela ziur dago Chivite, eta bere Gobernuan ez dagoela “ustelkeriarik” berretsi du
Nafarroako Gobernuko presidenteak "proiektu honekiko eta bazkideekin sinatutako akordioarekiko konpromisoa" berretsi du.
Montorok ez zuela Equipo Economicoren partaidetzen salmentaren benetako balioa deklaratu uste du Ogasunak
2007an aholkularitza enpresaren akzio sorta bat eskualdatu zuen ministro ohiak eta 2012an beste bat, baina ez zituen PFEZren aitorpenetan sartu. Horrez gainera, ikertzaileek uste dute partaidetzen “titularrak zirela eskubidez, baina ez izatez”.
Azpeitiko istiluen aurrean EH Bilduren jarrera kritikatu dute EAJk, PSEk, PPk eta Ertzaintzako sindikatuek
Onartezintzat jo dute gertatutakoa, eta ordezkari publikoei eskatu diete anbiguotasunik gabe arbuiatzeko polizia-kidegoen aurkako edozein jazarpen edo indarkeria.