Osakidetza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritzak egitura berria iragarriko du Osakidetzan, "arreta modernizatu" eta "kalitatezko zerbitzua" bermatzeko asmoz

Alberto Martinez Osasun sailburuak emango ditu Osasun Saileko eta Osakidetzako egitura berriari buruzko xehetasunak. Agerraldia, 12:00etan hasiko da eta orain.eus-en zuzenean jarraitu ahalko da. 

alberto martinez

Alberto Martinez Osasun sailburua, artxiboko irudi batean. Argazkia: Irekia

Eusko Jaurlaritzak aldaketak iragarriko ditu Osasun Sailaren eta Osakidetzaren baitan, profil eta egitura berriekin, etorkizuneko osasun sistema publikoaren transformazioari heltzeko asmoz. 

Alberto Martinez Osasun sailburuak emango ditu xehetasunak gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan, eta orain.eus-en agerraldia zuzenean jarraitu ahal izango da, 12:00etatik aurrera. Berregituraketa horren helburu nagusiak arreta modernizatzea eta kalitatezko zerbitzu publikoa bermatzea izango dira. 

Gauzak horrela, Imanol Pradales lehendakaria buru duen Eusko Jaurlaritzak urtebete bete duen honetan, egitura berria izango dute Osasun Sailak eta Osakidetzak. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Londresera Euskadi "kritikatzera" eta etxebizitzaz hitz egitera joatea egotzi dio EAJk EH Bilduri, bere ekarpena "zero" izan arren

Iñigo Ansola EAJren BBBko presidenteak Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko EH Bildu koalizioko burua kritikatu du aste honetan Londresera joateagatik, EH Bilduk etxebizitzari buruz egindako proposamena aurkeztera, "Euskadi zalantzan jarri eta kritikatzeko". Horren harian, Euskadin etxebizitza publikoa eraikitzeko egin duen ekarpena "zero" dela esan du.

Euskaltzaleon martxa Iruñea Gaztelu plaza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak

Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten, eta euskara lekua irabazten joan den arren, legeak bere horretan jarraitzen du, lurraldea hiru eremutan banatzen, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administratiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X