Osasun sistema publikoaren egitura berrantolatu du Jaurlaritzak, bost izendapen berrirekin
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak bi sailburuordetzak berregituratu ditu hiru lidergo berrirekin. Halaber, Osakidetzako zuzendari nagusia eta Donostialdeko ESIko zuzendari gerentea aldatu ditu.
Alberto Martinez sailburua, gaur, gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan.
Imanol Pradales lehendakaria buru duen Eusko Jaurlaritzak urtebete bete duen honetan, Alberto Martinez Osasun sailburuak Osasun Sailaren egitura eta Osakidetzako egitura aldatu ditu, lidergo eta profil berriekin, "arreta modernizatua" eta "kalitatezko zerbitzua" bermatzeko asmoz.
Osasun sailburuak berak eman ditu azalpenak gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan. Zehazki, bi sailburuordetzak berregituratu eta bost izendapen berri egin ditu, "pausoak eman diren arren, agerikoa delako aldaketa eta hobekuntza prozesuak azkartu behar ditugula".
Hauek dira aldaketa nagusiak:
Gontzal Tamayo Medel, Osasun sailburuorde berria
Osasun sailburuordetza zena Osasun arloko Eraldaketa Digitala eta Emaitzak izatera igaroko da. Halaber, Gontzal Tamayo Medel izango da sailburuorde berria, Enrique Peiroren ordez, eta Ines Gallego Camiña batuko da taldera Osasun transformaziorako zuzendari bezala.
Gontzal Tamayo Medel transformazio digitalaren alorrean erreferente da eta orain arte Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizaziorako zuzendaria izan da. Osasun Sailak Tamayok kargurako dituen lidergo gaitasuna eta profil berritzailea nabarmendu ditu, osasun emaitzak eta etengabeko hobekuntza oinarri hartuta, osasun sistema publikoaren transformazioari ekiteko.
Ines Gallego Camiña, Osasun arloko eraldaketa: Analisia, Plangintza eta Herritarren Parte hartzea zuzendaritzaren buru
Gurutzetako ospitaleko berrikuntza zuzendariordea izateari utziko dio Ines Gallego Camiñak eta Tamayoren taldean sartuko da, berrikuntzan, kalitatean eta pertsonengan oinarritutako osasun arretaren aldeko apustua indartzeko asmoz.
Aritz Uriarte Fuertes, Osasun arloko Gobernantza eta Jasangarritasunerako sailburuordea
Osasun Sailak osasun sistemaren kudeaketa jasangarriago eta zorrotzago baterako bidean, Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordetza berrantolatu du. Aurrerantzean, Osasun Arloko Osasun arloko Gobernantza eta Jasangarritasunerako sailburuordetza izatera pasatuko da.
Etapa berri hau gidatzeko asmoz, Aritz Uriarte Fuertes aukeratu dute. Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan EHUn lizentziatua, 2017an sektore publikora jauzi egin zuen eta geroztik Azpiegiturak sozietate publikoan lan egin du, finantza, ekonomia eta zerbitzu korporatiboen departamentuak zuzenduz.
Lorea Bilbao Artetxe, Osakidetzako zuzendari nagusia
Osasun sistema publikoaren erronkei aurre egiteko esperientziaren aldeko apustua egin du Eusko Jaurlaritzak, Osakidetzako zuzendari nagusi kargurako Lorea Bilbao Artetxe hautatuta.
Izan ere, orain arte Administrazio eta Osasun finantzarioko sailburuorde zenak Osakidetzara jauzi egingo du. Osasun Itunaren inguruko ezagutza handia du eta gerentzian ibilbide luzea egindakoa da.
Maite Martinez de Albeniz Zabaleta, Donostialdeko ESIko zuzendari gerentea
Azkenik, Maite Martinez de Albeniz Zabaleta aukeratu dute Donostialdeko ESIko zuzendari gerente kargurako. Martinez de Albeniz doktorea neurologoa da, gaixotasun zerebrobaskularretan aditua, eta azken urtean, Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko zuzendari gisa jardun du, eta ikuspegi eguneratua eta estrategikoa eman dio erakundeari.
Zure interesekoa izan daiteke
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.