Auzitegi Nazionala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urtebeteko zigorra ezarri diote gizon bati Facebooken ETA goratzearren

ETAko presoen argazkiak zeramatzaten kaputxadunen argazkiak zabaldu zituen auzipetuak, “Borroka da bide bakarra” eta bestelako mezuekin batera.
Epaiketa, Auzitegi Nazionalean.
Epaiketa, Auzitegi Nazionalean. Argazkia: Efe

Auzitegi Nazionaleko Zigor aretoak urtebeteko kartzela zigorra ezarri dio 31 urteko gizonezko bati Facebooken ETA eta erakunde armatuko kideak goratzea leporatuta.

Aritz Egurrola auzipetuak leporatzen zitzaiona aitortu du, eta onartu egin du Fernando Burgos fiskalaren urtebeteko zigor eskaeraren proposamena.

Fiskalak akusazioan azaldu zuenez, gizonak hainbat mezu zabaldu zituen "Askatasuna Etxerat Amnistia" izeneko Facebookeko orrian, eta legez kanporatutako Askatasunaren irudia zuen profilean.

Hala, 2012 eta 2014 artean, akusatuak ETAko presoen argazkiak zeramatzaten kaputxadunen argazkiak zabaldu zituen auzipetuak, "Borroka da bide bakarra" eta bestelako mezuekin batera.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X