Balantzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2012-2015 aldian 7.100 lagun atxilotu dituzte ustelkeriarekin lotuta

2015ean 2.442 lagun hartu zituzten atxilo. Barne ministroaren esanetan, Espainiako segurtasun indarrek ez dute alderdi politikoen artean bereizketarik egiten.
rus valencia pp efe
Alfonso Rus Imelsa auziaren kontrako operazioan atxilotu zuten, urtarrilean. EFE

Azken legegintzaldian (2012 eta 2015. urteen artekoa) 7.140 lagun atxilotu zituzten Espainiako Estatuan ustelkeria delituekin harremana zutelakoan. Datua Espainiako Barne Ministerioak eman du.

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak esan duenez, 2015ean, urtebetean bakarrik, 2.442 lagun hartu zituzten atxilo. Ministroaren hitzetan, datuok argi erakusten dute Espainiako Gobernuak jarrera "irmoa eta argia" duela ustelkeriaren kontra.

"Pentsa liteke Espainiak ustelkeriarekin arazoa duela, baina argi dago Legearen aurrean ez dagoela bereizketarik", adierazi du Fernandez Diazek, Estatuko segurtasun indarrek zein alderdi politikori eragiten dion begiratu gabe jarduten baitute, horren esanetan.

Ministroak azaldu duenez, berez ez dago ustelkeriaren aurkako deliturik, baina bai horri lotutako 40 bat delitu. Azken hiru urteetan egindako operazio askok (% 16,3) Gizarte Segurantzaren kontrako delituak izan dituzte jomuga, baina funtzionario-eroskeriaren kontrakoak (% 12,5), prebarikazioaren kontrakoak (% 9,8), bidegabeko eralgitzearen kontrakoak (% 8,2), Ogasunaren kontrakoak (% 8,1), delitu sozietarioen kontrakoak (% 4,6) eta influentzia-trafikoaren kontrakoak (% 2,6) ere egin dituzte.

Fernandez Diazen esanetan, Malaya auzia izan zen inflexio-puntua. Hortik aurrera, ustelkeriagatik atxilotutako lagunen kopuruak gora egin du urtez urte. Salbuespen bakarra 2014a da,  2.743 lagun atxilotu baitzituzten orduan.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" krisiaren aurkako neurriekin, baina EH Bilduren ustez, "ez da nahikoa"

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu nahi, eta Podemosek salatu du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X