Martxoaren 3ko sarraskia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

1976ko martxoaren 3an hildako bost langileak

Espainiako Poliziak militarrak modu indiskriminatuan egin zuen tiro langileen asanbladaren kontra: bost behargin hil eta 100 pertsona baino gehiago zauritu zituen.
1976ko martxoaren 3an hildako langileen hileta.
1976ko martxoaren 3an hildako langileen hileta.

1976ko martxoaren 3an, Euskal Herrian langileriaren aurka inoiz izan den erasorik gordinena sufritu zuten Gasteizen. Espainiako Polizia militarrak Zaramaga auzoko San Frantzisko Asiskoaren elizan egiten ari ziren langile-asanblada baten kontra egin zuen eta bost behargin hil zituen.

Elizan indarrez sartu zen Polizia, gas negar-eragilea eta istiluen aurkako materiala erabilita. Barruan zeudenak ihesean atera ziren elizatik. Une horretan poliziak, modu indiskriminatuan, tiroka eta kolpeka hasi zitzaizkien.

Bost langile hiltzeaz gainera, 100 pertsona baino gehiago zauritu zituzten, gehienak, balaz. Hauek dira egun hartan hil zituzten beharginak:

Martxoak 3 - 3 de marzo de 1976 - asesinado - Pedro Mª Martínez Ocio (27 años) Pedro Maria Martinez Ocio, 27 urte, Forjas Alavesas konpainiako langilea.

Martxoak 3 - 3 de marzo de 1976 - asesinado - Franciso Aznar Clemente (17 años) Francisco Aznar Clemente, 17 urte, okindegietako behargina eta ikaslea.

Martxoak 3 - 3 de marzo de 1976 - Asesinado - Romualdo Barroso Chaparro (19 años) Romualdo Barroso Chaparro, 19 urte, Agrator enpresako langilea.

Martxoak 3 - 3 de marzo de 1976 - asesinado -  José Castillo García (32 años) Jose Castillo, 32 urte, Arregui Taldearen Basa konpainiako behargina.

Martxoak 3 - 3 de marzo de 1976 - asesinado - Bienvenido Pereda Moral (32 años) Bienvenido Pereda, 30 urte, Grupos Diferenciales enpresako langilea.

 

Iturria: Martxoak 3 Elkarteak utzitako argazkiak.

Zure interesekoa izan daiteke

SAN SEBASTIÁN, 07/02/2026.- La familia del histórico dirigente socialista asesinado por ETA Fernando Múgica ha celebrado un acto este sábado en el cementerio de Polloe de San Sebastián para conmemorar el 30 aniversario de su muerte. EFE/Javier Etxezarreta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ruben Mugicak "memoria galdu izana" egotzi dio Sanchezi "gaizkileen oinordekoak bazkide bihurtzeagatik"

ETAk duela 30 urte hildako Fernando Mugica Herzog buruzagi sozialistaren senitartekoek, erakundeetako ordezkariek eta PSE-EEko kideek omenaldia egin diote gaur Donostiako Polloe hilerrian. Ekitaldian, Ruben Mugica semeak Pedro Sanchez kritikatu du "memoria galdu izana" eta "gobernuaren ekintza merkatu txiki bat bihurtu izana" egotzita. Horren ustez, "gaizkileen oinordekoak bazkide" egin ditu Sanchezek, eta ezberdin pentsatzen dutenei "faxista" deitu. Era berean, terrorismoaren biktimak berdin tratatzeko eskatu du, eta ezker abertzaleari "ezagutzen dituzten terroristen izen-abizenak jakinaraztea".

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EH Bilduk salatu du Espainiako Estatuak ez duela oraindik aitortu Martxoaren 3an izan zuen parte-hartzea

EH Bilduk martxoaren 3ko sarraskiaren 50. urteurrena gogoratzeko antolatu duen kartelen erakusketa inauguratu du Gasteizko egoitzan. 1976ko langileen erreibindikazioek egun ere erreibindikazio izaten jarraitzen dutela salatu, eta garai hartan bezala gaur ere diktadoreak daudela esan dute, besteak beste Trump eta Milei aipatuz. Egia, justizia eta erreparazioa aldarrikatu, eta Espainiako Gobernuari ardurak aitortzeko eskatu diote berriz ere.

SAN SEBASTIÁN, 07/02/2026.- La portavoz del PNV en el Congreso, Maribel Vaquero, ha hecho declaraciones a los medios de comunicación este sábado en San Sebastián sobre asuntos de actualidad política. EFE/Javier Etxezarreta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Juntsek ezkutu sozialaren aldeko botoa ematea espero du EAJk

Berrerorle eta etxegabetzeen inguruan EAJk Madrilen itxi dituen akordioek populismoaren aurrean politika egiteko beste modu bat badagoela erakusten dutela adierazi du Maribel Vaquero Kongresuko bozeramaileak. Jeltzaleek moderazioa eta zentraltasuna ordezkatzen dutela esan du, eta Podemosek azkenik babes sozialaren alde bozkatuko duela jakin eta gero, Junts ezezkotik ateratzea espero duela gaineratu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X