ETBk emanaldiak eten egin ditu Nafarroan
ETBk bere emanaldi digitalak eten ditu Nafarroan gaur, 10:00etan. EiTBren eta Itelazpiren aurka Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren Telekomunikazioetarako Estatu Idazkaritzak hasitako zehapen-espedienteek eragin dute emanaldiak etetea. Hain zuzen, Ministerioak datorren astean enpresa horietako langileen agerraldia eskatu zuen, ikuskaritzako langileek ekipoak edo instalazioak zigila zitzaten.
Espainiako Gobernuak eskatutakoa ez betetzeak ekar zitzakeen ondorioak saihesteko, EiTBko teknikariek itzali egin dute Erreniega, Ezkaba eta Joar mendietako instalazioen bidez zabaltzen zen ETBren seinalea.
EiTBk tamalgarritzat jotzen ditu Euskal Telebistaren emanaldiak itzaltzeak nafarrei eragingo dizkien kalteak, hemendik aurrera ez baitute jasoko ETBren emisiorik ez Iruñerrian ez Nafarroako beste eskualde batzuetan.
EiTBren aburuz, Nafarroako Foru Erkidegoan ETBren emisioak eteteak nafarren oinarrizko eskubideei eragingo die, aurrerantzean ezingo baitituzte ikusi Euskal Autonomia Erkidegoko telebista autonomikoak eskaintzen dituen albistegiak.
Halaber, telebistaren emisioak itzaltzearen ondorioz, ez dute izango edozein gizarte demokratikoren ezaugarri den aniztasun informatiborako aukerarik. ETB1 eta ETB3ren bidez zabaldutako euskarazko emanaldiak eta heldu eta haurrentzako programazioa ere ezingo dute ikusi. Aniztasun horrek luzaroan gizarte kohesioaren alde egin du, Nafarroako gizartearen hizkuntza, pentsamolde eta kultura dibertsitatea errespetatuz.
Nafarroan, Euskal Telebistaren programazioaren eta albistegien edukiak erreferente bihurtu dira herritarren zati handi batentzat, eta bere egiten dituzte, Nafarroako errealitatetik hurbil daudelako.
Aurrerapen teknologikoei esker mundu guztiko telebisten seinaleak eskueran dauden garai hauetan, nafarrek ezingo dute ETBren emisioa ikusi, horren albistegi eta saioek Foru Erkidegoan ere ikusleen babesa izan duten arren.
EiTBk Nafarroako Gobernuarekin lanean jarraitzeko gogoa azaldu du beste behin, Nafarroako Foru Erkidegoan bere seinalea behin betiko digitalizatzea lortzeko, betiere bilakaera teknologikoak dakartzan aukerak baliatuta eta indarrean dagoen araudiaren barruan.
diaren barruan. diaren barruan.Zure interesekoa izan daiteke
Fujimori berriro jarri da Sanchezen aurretik Peruko hauteskundeen boto-zenbaketaren azken txanpan
Akten % 98,2 zenbatuta, Fujimorik 9.032.651 boto (% 50,001) eskuratu ditu, eta Sanchezek, berriz, 9.032.000 (% 49,999). 30 egun barru jakinaraziko dituzte hauteskundeen behin betiko emaitzak.
Joseba Azkarraga: "Ez dago inolako amnistia prozesurik, espetxeetako araudiaren aplikazio soila baizik"
ETAko presoen eskubideen aldeko Sare mugimenduko bozeramaileak euskal Espetxe Batzordeak egiten ari diren lana defendatu du. ETAk indarkeria behin betiko utzi zuenetik 15 urte igaro direnean, konfrontazio aro bat itxi beharko litzatekeela uste du, bizikidetza handiagoko etapa bati ekiteko, betiere indarkerien biktimen mina "erabat errespetatuz".
Sumar: "Osasun sailburuak erabaki du Estatutu markoak ekarri behar dituen hobekuntzen aurrean oposizioaren buru jartzea"
Jon Hernandez Sumarrek Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak nabarmendu duenez, Alberto Martinez sailburua "sindikatuetako baten aldarrikapen zehatz batean tematzen ari da, Estatutu propioa izatea".
Arabak eta Gipuzkoak turismo-tasa ezartzea onartu dute
Bizkaiak joan den astelehenean onartu zuen, eta modu horretan, EAEko hiru lurralde historikoetan 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira zerga berria kobratzen.
AEBk Plus Ultrako akziodun baten komunikazioak nola lortu zituen argitzeko eskatu du Zapaterok
Abokatuaren esanetan, AEBren eta Espainiaren arteko informazio-trukeak "arrazoizko zalantzak" sortzen ditu berme prozesalen errespetuan.
Kongresuaren gehiengoak errefusatu egin du Bardeako jarduera militarra bertan behera uztea
EH Bilduk, EAJk, Podemosek eta Sumarrek legez besteko proposamen bat eraman dute Behe Ganberara, bertan behera uzteko eta ingurua birmoldatzeko plan bat ezartzeko.
Sanchezek gobernuan jarraituko duela adierazi du, Feijook dimititzeko eskatu dion arren
Asteazken honetan egin den Kongresuko kontrol-saioan, Feijook dimisioa emateko eta "zabor-aldia ez luzarazteko" eskatu dio Sanchezi. EH Bilduk, bestalde, legealdiarekin jarraitzearen alde egin du, baina "paralisi" egoeratik irteteko eskatu dio.
Osasun arloko gatazkaren aurrean Ministerioak eta Jaurlaritzak egindako kudeaketak kritikatu ditu Laura Garridok
Euskadiko Alderdi Popularraren buruak azaldu duenez, Ministerioak ez du egin beharrekoa egin, baina Jaurlaritzak badu nahikoa eskumen arazoari aurre egiteko. Horrez gain, argitu duenez, itunpeko osasun-zerbitzuetara jotzea ez da neurri berri bat, 2009tik dekretu batean jasotako eskubidea baizik. Ziurtatu duenez, Osakidetzan arazo estrukturalak daude, besteak beste, mediku eskasiari aurrez heldu ez zaiolako.
Pradales, Espainiako Gobernuari: "Gobernatzea ez da irautea soilik"
Lehendakariak egonkortasun politikoa eta lankidetza defendatu ditu Euskadik aurrera egiteko: uztaila baino lehen transferitzeke dauden eskumenak ixtea eskatu du, eta ohartarazi du ustezko ustelkeria kasuak ezin direla aitzakia izan gobernatzeari uzteko.
Enrique Maya Iruñeko alkate ohiari eraso egin diote Alde Zaharrean
Maya onik dago, eta Iruñeko Udaltzaingoaren iturrien arabera, oraingoz ez dute inor atxilotu.