'EItb focus'
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJ eta Unidos Podemos berdintuta eserleku-kopuruan hauteskundeetan

'EiTB Focus'en bigarren aleak jeltzaleen garaipena aurreikusi du euskal hauteskundeetan. Egoera ekonomikoari buruz, Espainian baino hobeto bizi dela uste du EAEko biztanleriak.
Berdinduta egongo lirateke EAJ eta Unidos Podemos eserleku kopuruan.
Berdinduta egongo lirateke EAJ eta Unidos Podemos eserleku kopuruan.

Euskal Irrati Telebistak EiTB Focus' galdeketa publikoaren bigarren atalaren emaitzak kaleratu zituen joan den astean, Gizaker inkesta-etxeak EiTBko albistegi zerbitzuetarako egindako ikerketarenak, hain zuzen.

Maiatzaren 19an, ostegunez, kaleratu zen lehen atala, ekainaren 26an egingo diren hauteskunde orokorren ingurukoa. Espainiako hauteskundeei begirako boto-asmoa kontuan hartuta, Unidos Podemos koalizio eratu berriak (Podemos eta Ezker Batua alderdien artean adostutako itunetik sortutako koalizioa) lortuko lituzke boto gehien EAEn; bigarrenak, EAJk, baino % 3,4 gehiago. Hala ere, eserleku-kopuruan berdinduta egongo lirateke koalizioa eta EAJ, biek seina ordezkari eskuratuko bailituzkete. PSE-EEk, EH Bilduk eta PPk 2na eserleku eskuratuko lituzkete.

Unidos Podemosek botoen % 28,8 jasoko lituzke EAEn; horrela, abenduko hauteskundeetan bi alderdiak batera aurkeztu izan balira eskuratuko zuketen antzeko emaitza (% 29,2) lortuko lukete. EAJk, bere aldetik, botoen % 25,4 bereganatuko lituzke, duela lau hilabete baino 0,5 puntu gehiago. EH Bildu hirugarren izango litzateke, boto-emaileen % 15,5ek (+ % 0,3) egingo bailukete koalizio abertzalearen alde. Ondoren, PSE-EE (% 13,1) geratuko litzateke; apur bat egingo luke behera, eta eserleku bat gal lezake. Jarraian, PPk botoen % 10,5 eskuratuko lituzke, puntu bat baino gehiago (% 1,2) galduta, eta azkena (botoen % 4,5) Ciudadanos litzateke, igoera txiki bat lortuta.

eitb focus euskadi boto asmoa portzentaia euskeraz

Bigarren atala, EAEko hauteskundeei dagokiona, maiatzaren 20an argitaratu zuen EiTB taldeak. Makroinkestaren arabera, EAJk irabaziko lituzke udazkenean egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, eta EH Bildu izango litzateke bigarren, Unidos Podemos koalizioaren gainetik, maiatzeko 'EiTB Focus' makroinkestaren arabera.

Hain zuzen, EAJk 27 legebiltzarkide lortuko lituzke (duela lau urte eskuratutako berberak); EH Bilduk, 16 (5 gutxiago); Unidos Podemosek, 15; PSE-EEk, 9 (7 gutxiago); PPk, 7 (3 gutxiago); eta Ciudadanosek, bat.

ONA eitb focus euskadi eserlekuen estimazioa hauteskunde autonomikoak 2016ko maiatza euskeraz

Ekonomia izan du ardatz 'EiTB Focus'en bigarren atal honetako hirugarren atalak, maiatzaren 21ean kaleratutakoak, alegia. EAEko bizi-kalitateaz galdetuta, galdetutakoek uste dute Euskadin Espainian baino hobeto bizi direla, baino Europan baino okerrago. Izan ere, inkesta erantzun dutenen % 82,4k uste dute Euskadiko bizi-kalitatea Espainiakoa baino hobea dela; baina Europakoa baino okerragoa galdetutakoen % 40,6ren arabera.

EUSKADIKO_BIZI_KALITATEA__ESPAINIAKOAREKIN__ALDERATUZ_

Fitxa teknikoa

Inkesta EAEn egin da, 1.200 lagunen artean (laurehun, lurralde bakoitzeko), % 95eko konfiantza-mailarekin.

Ikerketari dagokionez, 2016ko maiatzaren 11ren eta 12aren artean egindako lana izan da, telefono bidezko elkarrizketen bidez.

Ildo horretan, analisi kuantitatiboa erabili dute ikerketa egiteko, telefono bidezko elkarrizketen teknikarekin.

Inkesten % 23,4 euskaraz egin dira, eta gainerako % 76,6a gaztelaniaz. Inkestaren batez besteko iraupena 11 minutukoa izan da.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X