Inbestidura eztabaida
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gobernua PPk osatzea beste alternatibarik ez dagoela esan du Rajoyk

Mariano Rajoyk "premiazkotzat" jo du Exekutiboa osatzea eta, hala ez bada, bi aukera daudela dio: "mila koloredun Gobernu ez eraginkorra" eratzea edo hauteskundeak errepikatzea.
18:00 - 20:00
Rajoy: 'Gobernu moderatua osatzeko aukera bakarra nire proposamena da'

Mariano Rajoyk adierazi zuen Alderdi Popularrak soilik bermatzen duela Espainiak Gobernu "moderatua" izatea, gainerako alderdien eskaintza "erradikalismoan, ez eraginkortasunean eta ziurgabetasunean" oinarritutako "abentura bat delako".

Inbestidura saioan, Rajoyk erantsi zuen gainerako alderdiak "espainiarren pazientziarekin jolasean" ari direla edo hauteskundeak errepikatzea bilatzen dutela.

"Gobernu moderatua osatzeko eta erradikalismoan, ez eraginkortasunean eta ziurgabetasunean oinarritutako abenturak ekiditeko aukera erreal bakarra nire proposamena da", azpimarratu zuen.

"Ez dago espainiarren nahiak beteko dituen beste aukerarik, eta are gutxiago mila koloredun Gobernu ez eraginkorra eratuta", gaineratu zuen PSOE, Podemos eta alderdi soberanistei aipu eginez.

Ildo horretan, Rajoyk ezinbestekotzat jo zuen Espainiako Gobernu berria egonkorra, iraunkorra, sendoa eta lasaigarria izatea, bakoitzak bere konpromisoak "leialtasunez" beteta.

Adostasunik ez badago, hauteskundeak berriro deitzea saihestea ezinezkoa izango dela ohartarazi zuen.

Presidente izendatzeko saiora aurkezteko hiru arrazoi nagusi dituela esan zuen: batetik, Espainiak Gobernua osatzeko "premia" daukalako; bestetik, espainiarrek "argi eta garbi" Alderdi Popularraren aldeko hautua egin zutelako; eta azkenik, "beste alternatibarik ez dagoelako".

"Espainiarrek ekarri naute tribuna honetara", nabarmendu zuen hauteskundeak PPk irabazi zituela gogoratuta.

Horrez gain, Rajoyk azpimarratu zuen Espainiaren egoera oso larria zela, baina bere agintaldian egoerak hobera egin zuela, "Espainia hondamendi ekonomikotik erreskatatuta".

Bestalde, Ciudadanos eta Coalicion Canaria alderdiei emandako babesa eskertu zien, "espainiarrentzat onena dena egiten ari direlako".

Mariano Rajoy inbestidura EFE

Espainiaren batasuna

Rajoyk Espainiaren batasuna eta haren subiranotasuna aldarrikatu zituen. Estatua osatzen duten autonomiak hobeto egokitzeko prest agertu zen, baina argi utzi zuen ez duela Konstituzioa erreformatuko.

"Ez dugu Konstituzioa aldatu nahi, ez zaigu komeni. Elkarrekin hobeto gaude, batasunak espainiarren arteko berdintasuna eta elkartasuna bermatzen duelako", adierazi zuen.

Kataluniako egoera politikoa ere izan zuen hizpide eta Espainiaren batasuna "mehatxupean" dagoela esan zuen.

Katalunia "politikari independentistak baino askoz gehiago" dela adierazi zuen eta balizko independentziak Kataluniako gizartearen "zatiketa" ekarriko lukeela erantsi zuen. Gainera, katalanak ase gabe eta baztertuta daudela esateak inolako oinarririk ez duela nabarmendu zuen.

Ildo berean, Rajoyk esan zuen Estatuko autonomia ezberdinek ez dutela ahalmenik euren etorkizuna aldebakarrez erabakitzeko.

"Horretan ez dago zalantzarako tarterik. Termino politiko eta konstituzionaletan, Espainia da herri subirano bakarra eta hori gure sistema demokratikoaren oinarri da, aldatu ezin daitekeena", azpimarratu zuen.

Itunak enpleguan, hezkuntzan edo pentsioetan

Bestalde, zazpi itun handi egitea proposatu zuen Rajoyk, hezkuntzan, pentsioetan, enpleguan, energian, autonomien arteko berdintasunean, indarkeria matxistaren aurkako borrokan eta Espainiaren batasunaren defentsan.

Espainiako jarduneko presidenteak talde parlamentario guztiei luzatu zien eskaintza, baina bereziki Alderdi Sozialistari.

stari.

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X