Legebiltzarreko Mahai berria osatuko dutenen izenak, argituta
Legebiltzar berriaren osaketarekin abiatuko da ostiral honetan Eusko Legebiltzarraren XI. Legegintzaldia. 75 legebiltzarkideek eserlekuak hartuko dituzte, eta Mahai berria osatuko dute.
Bakartxo Tejeria jeltzaleak Legebiltzarreko presidente karguari eutsiko dio eta, EH Bilduk baieztatu duenez, Eva Blanco izango da euren ordezkaria mahaian. Zehazki, lehen presidenteordetza hartuko du bere gain.
Bestalde, PSE-EEk Txarli Prieto izendatu du mahairako hautagai, eta bigarren presidenteordea izango da. EAJk Iñigo Iturrate izango du lehen idazkaritzan eta Elkarrekin Podemosen esku geratuko da bigarren idazkaritza. Cristina Macazaga izango da ordezkaria, Radio Euskadik jakin ahal izan duenez.
Horrez gain, Radio Euskadik baieztatu ahal izan duenez, PPk erabaki du Anton Danborenea mahaiaren idazkaritzarako aurkeztea, nahiz eta hautagaitzak aurrera egiteko aukerarik ez izan.
Adinaren mahaia
Saioren burua Bakartxo Tejeria izango da, Ganberako Batzorde Iraunkorreko ordezkari nagusi legez. Batzorde horretako kide batek legebiltzarkide guztiak deitu ditu, akreditazioetako ordenari jarraituta. Ondoren, beren eserlekuak hartuko dituzte.
Tejeriak orduan Juan Luis Uria (1952) Elkarrekin Podemoseko kidea deituko du, ordezkarien artean adinekoena izanik berari dagokiolako adinaren mahaiaren presidentea izatea.
Bertan izango ditu ere, araudiari jarraituta, PP alderdiko Juana Bengoechea (1954) eta Juan Carlos Ramirez Escudero (1955) jeltzalea (adinez nagusienak diren hurrengo biak); eta Elkarrekin Podemoseko Lander Martínez (1989) eta Julen Bollaín (legebiltzarkide gazteenak).
Ondoren, Uriak 15 minutuz etengo du bilkura, eta alderdiek Mahairako aukeratutako hautagaiak aurkeztuko dituzte.
Litekeena da EAJren, EH Bilduren, Elkarrekin Podemosen eta PSE-EEren hautagaiak egotea bertan, eta PP, berriz, Mahaitik kanpo geratzea, 1990etik estreinakoz.
Bozketak bananduta egingo dituzte: Bat presidentea hautatzeko, beste bat presidenteordetzetarako eta hirugarren bat idazkaritzetarako.
Bateraezintasunak
Legebiltzarra osatzeko saioa bukatuta, hurrengo osoko bilkurak gai bakarra izango du: Bateraezintasunen Batzordea eratzea. 20 eguneko epea izango dute dagokion ebazpena kaleratzeko eta, ondoren, ebazpen hori eztabaidatu eta onartzeko saioa deituko da. Behin bukatuta, iragarriko da lehendakaria izendatzeko saioa.
Albiste gehiago politika
Puigdemontek babes-helegitea jarri du Auzitegi Konstituzionalean eta atxilotze-agindua baliogabetzeko eskatu du
Auzitegi Gorenak eta instrukzio-epaileak emandako autoei jarri die errekurtsoa. Gorenak amnistia ukatu zion, diru publikoa bidegabe erabiltzea leporatzen diotelako.
Eusko Jaurlaritzak elkarrizketa esparruak errespetatzeko eskatu dio PPri, eta "Euskadiri bizkarra ematea" egotzi dio
Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak berretsi du Euskadik ez duela migratzaile adingabe gehiago hartuko, "erantzunkidea" izan delako "urte askotan".
Espetxera bidali dute Deport them Now talde neonaziko buruzagia, Torre Pachecon etorkinen "ehizaldia" deitzeagatik
Gorrotoa bultzatzea, legez kanpoko erakundeko kide izatea eta armak legez kanpo edukitzea leporatzen diote 29 urteko espainiarrari. Fidantzarik gabeko espetxealdi komunikatua ezarri diote.

Montorok jakinarazi du PPko afiliatua izateari utziko diola, epaile batek inputatu eta biharamunean
PPren Eskubide eta Bermeen Batzordeak atzo erabaki zuen auzi honekin lotutako informazio prozedura bat irekitzea. Alderdiko Eskubide eta Bermeen Batzordeak auzi honekin lotutako informazio prozedura bat abiatzea erabaki zuen bart, baina, iragarpen honekin, prozedura bertan behera geratu da.
Jaurlaritza "oso kezkatuta", udaletan euskara lehenesten duten hainbat artikulu baliogabetu ondoren
Maria Ubarretxena bozeramailearen arabera, Eusko Jaurlaritza gehien kezkatzen duena "erabaki politikoak judizializatzen hastea" da, bereziki, euskararen alorrean. Halaber, iruditzen zaio "apurtu" egin dela euskararekiko alderdi politiko ezberdinen artean zegoen nolabaiteko "itun soziala".
Bertan behera geratu da adin-txikiko migratzaileen lekualdatzeak aztertzeko Konferentzia Sektoriala, PPk planto egin ondotik
Alderdi Popularraren esku dauden hainbat erkidegotako ordezkariek dagoeneko iragarria zuten ez zirela gaurko bilerara joango, banaketa sistemarekin ados ez daudela argudiatuta. Espainiako Gobernuaren arabera, Nafarroak 118 haur eta nerabe jaso beharko ditu, eta EAEk, bat ere ez.
Jaurlaritzak kezkaz hartu du Gorenak euskarari buruz emandako epaia,“erabaki politikoak judizializatzen hastea”
Auzitegi Gorenak EAEko udal legearen dekretutik hainbat artikulu baliogabetzea berretsi eta biharamunean, Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernurako sailburuak kezka adierazi du. "Kezka sorrarazten diguna da erabaki politikoak judizializatzen hastea", nabarmendu du.
Fiskaltzak 3 urte eta 9 hilabeteko kartzela-zigorra eskatu du Ayusoren bikotekidearentzat, iruzur fiskalagatik
Maiatzaren 29an, Alberto González Amador ikertzen ari den epaileak auzipetu egin zuen, 350.951 euroko iruzur fiskala eta dokumentuak faltsutzea egotzita.
Cristobal Montoro Ogasun ministro ohia ikertzen ari dira, "ordainketa esanguratsuen" truke gas konpainiei mesede egiteagatik
Air Liquide, Abello, Messer, Praxair eta Sociedad Española de Carburos Metalicos gas enpresak ere ikerketapean daude. Epailearen arabera, "onartu egin zuten" Equipo Economico sozietateari "ordaintzea" zergetan erreformak lortzeko.
Sanchezek migrazio "seguru, arautu eta ordenatua" aldarrikatu du Mauritanian, Torre Pachecoko olatu arrazistaren aurrean
"Gaur egun, Espainiaren aurrerabideak eta egoera ekonomiko onak asko zor diote bizitza proiektu bat garatzera etorri den migrazioaren ekarpenari", aitortu du Espainiako gobernuburuak.