inbestidura saioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iriartek gobernu librea, independentista eta feminista proposatu du

Berdintasuna, erabakitzeko eskubidea eta politika sozialak izan dira hitzaldiaren ardatz nagusiak. 2018an estatus politiko berriaren gaineko kontsulta loteslea egin nahi du EH Bilduk.
18:00 - 20:00
Maddalen Iriartek kontsulta loteslea proposatu du 2018rako

Maddalen Iriarte EH Bilduren lehendakarigaiak gobernu askea, independentista, feminista, ezkerrekoa eta elkartasunaren aldekoa aurkeztu du.

Eusko Legebiltzarrean egiten ari diren inbestidura saioko lehen hitzaldian, Iriarte EAJrekin eta Elkarrekin Podemosekin gobernua osatzearen alde agertu da berriz.

"Hauteskunde kanpainan gobernua elkarrekin osatzea eskaini genien EAJri eta Elkarrekin Podemosi (…). Oraingoan ezinezkoa izan da, baina gure eskaintzak mahaigainean jarraitzen du", esan du.

"Gobernu feminista izango da gurea. Bizi proiektu baten berme, bizitzaren iraunkortasuna politika publikoen erdigunean kokatuta egonik, beste eredu bat antolatzeko proiektua", horrela hasi du hitzaldia Iriartek.

Autogobernua

Erabakitzeko eskubideaz ere mintzatu da koalizioaren hautagaia, "hemen eta orain landu behar den gaia" delako. "Derrigorrezkoa da lau urte barru jendeari esan ahal izatea: Bai, egin dugu. Zuen agindua bete dugu".

"Horretarako, nire taldeak proposatuko du berehala martxan jartzea autogobernu batzorde bat Legebiltzarrean, asko jota bi urteren buruan prest eduki ditzan bi dokumentu nagusi", gaineratu du.

Batetik, Euskal Herria "prest dago, modu demokratikoan, erabakitzeko eskubidea gauzatzeko, eta ez dio uko egingo eskubide horri etorkizunean ere".

"Bestetik, erabakitzeko eskubidea gauzatzeko, aldebakartasuna, aldebikotasuna... Debatearen terminoak ez zaizkit niri asko gustatzen, ez zaizkidalako argiak iruditzen. Guregatik balitz, batzorde edo azpibatzorde horren betebeharra zuzenean konstituzio bat idaztea izango litzateke", Iriarteren esanetan.

Azkenik, hemen erabakitzen denari "Madrilek ezetza emango diola" iritzita, 2018an "estatus politiko berriaren inguruko kontsulta loteslea" egitea posible dela uste du EH Bilduk, azaldu duenez.

EiTB

Komunikabide publikoaz ere aritu da Iriarte: "Ereduak huts egin du, beste behin ere Radio Television Españolari kopiatu diotelako, baina badaude beste eredu batzuk munduan, beste egiteko moduak".

"Euskarak izan behar du lehentasuna, informazioaren kalitateak lehentasuna izan behar du, alderdikideok jakin behar dugu kalitatea ez dela kronometroarekin neurtzen", esan du.

"Ez EiTBri buruz soilik, baina euskal espazio komunikatiboari buruzko hausnarketa sakona" egin behar dutela azpimarratu du.

Beste alde batetik, Iriarte hautagaiak presoak ere izan ditu hizpide, eta penagarritzat jo du dispertsioak biktimak eragin izana. Aste honetan preso baten senideek espetxerako bidean izandako istripua jarri du adibide gisa.

"Hemen zaudeten lau indar politikoei, gure eskuak zabaltzen dizkizuegu. Gauza bera euskal eragile sozial eta politikoei. Zabaltzeko lau haizetara zabalik gaudela", izan dira azken hitzak.

Iriartek 75 minutuz hitz egin du, 90 minutuz aritzeko aukera bazuen ere, lehendakari izateko gobernu proposamena egiteko. Ondoren, Iñigo Urkullu hautagai eta jarduneko lehendakariak atzo, asteartea, PSE-EErekin sinatutako akordioaren ardatz nagusiak aurkezteari ekingo dio.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X