PPren Gobernuak proposatutako gastu-sabaiaren alde bozkatuko du EAJk
EAJk Espainiako Gobernuak proposatutako gastu-sabaiaren alde bozkatuko du ostegunean Diputatuen Kongresuan egingo den osoko bilkuran, Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramaileak gaur baieztatu duenez. Horren esanetan, Espainiako Gobernuarekiko negoziazioetan aurrerapenak antzeman dituztelako emango dute jeltzaleek aldeko botoa.
Jeltzaleek, sozialistek eta Ciudadanosek Espainiako Gobernua babestuko dute datorren urterako gastu-sabaia onartzeko. Bestalde, jeltzaleek abstentziora joko dute ekonomiako lehen neurri-sortaren bozketan.
Estebanen hitzetan, Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia sailburuak eta Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak aurreko asteko astelehenean izandako bileran aldebikotasuna berreskuratu eta defizit muga hamarren bat igo izana onuragarria da Euskadirentzat. Gaineratu duenez, bilera hartan aurrerapauso garrantzitsua eman zen, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoaren berezitasuna aitortu zelako.
Bestalde, Aitor Estebanek zehaztu du gastu-sabaiaren gaian Espainiako Gobernua babesteak ez duela loturarik Espainiako Aurrekontu Orokorrarekin. Ildo horretan, Alderdi Popularrarekin ez dutela Aurrekontuen inguruko negoziaziorik irekita nabarmendu du.
nabarmendu du.Zure interesekoa izan daiteke
Ubarretxena: "Amorrua ematen dit transferentzien bileretan konformatzeko esateak"
Autogobernu sailburua "Egun On" saioan izan da eta transferentzien inguruan Espainiako Gobernuak izandako jarrera kritikatu du, bileretan "honezkero asko" daukagula entzun behar izan baitute eta horrek haserrea eragiten diela azpimarratu du. Euskarari dagokionez, "euskara zalantzan jartzeak" larritzen dituela nabarmendu du.
Sortuk Xabier Iraola proposatu du idazkari nagusirako, Rodriguezek kargua utzi ostean
Bozketa urtarrilaren 21etik 23ra izango da, eta hurrengo egunean amaituko da Sorturen IV. Kongresua, Ficoban (Irun), alderdi politiko horrek ohar batean jakinarazi duenez. Alderdiak zehaztu duenez, gaur jakinaraziko da Kontseilu Nazionalak zuzendaritzarako aurkeztuko duen 15 laguneko talde osoa.
Sanchez talde parlamentarioekin bilduko da astelehenetik aurrera Espainiak Ukrainan izan behar duen zeregina aztertzeko
Boluntarioen Koalizioa Parisen bildu da, Ukrainan su-etena lortu eta gerra amaitutakoan egin beharrekoaz hitz egiteko. Espainiako Gobernuko presidenteak, gainera, Ukrainan soldadu espainiarrek "bake misio" batean parte hartzeko aukerari atea ireki dio.
Lehendakariak Galesekin eta Fukushimarekin aliantza estrategikoen sarea indartuz hasiko du 2026a
Imanol Pradalesek Galesekin eta Fukushimarekin dituen Elkar Ulertzeko Memorandumak berrituko ditu datozen egunotan Ajuria Enean, nazioarteko diplomaziak markatutako aste batean.
Maduroren aurkakoen poza, atxiloketa ospatzean, Bilbon
Euskadin, Venezuelako komunitatea bereziki ugaria da Bizkaian, eta gaur arratsaldean Nicolas Maduroren atxiloketa ospatzeko elkarretaratzea egin dute Bilboko udaletxearen aurrean. EAJko eta PPko kideak ere bertan izan dira.
Venezuelari egindako "eraso inperialista" salatu dute ehunka lagunek Hego Euskal Herriko hiriburuetan
Hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek osatzen duten Hegoak plataforma internazionalistak deitu ditu elkarretaratzeak "Eraso inperialistarik ez. Venezuelak burujabetza. Herriarekin bat! "lelopean. EH Bildu Podemos eta IUNen babesa izan dute.
EH Bilduk "nazioarteko zuzenbidea suntsitzea" eta "Europako hauteskundeetan parte hartu nahi izatea" leporatu dio Trumpi
“Trumpek hasiera eman dio bere plan inperialistari, eskuin-muturrari eta boteretsuei mesede egiteko helburuarekin”, esan du Igor Zulaikak, EH Bilduren Nazioarteko Politika eta Harremanetarako arduradunak. “Bakearen, demokraziaren eta autodeterminazio eskubidearen alde elkartu gara”, gaineratu du.
Sanchezek legegintzaldia amaitzeko konpromisoa berretsi dio militantziari, eta "ausardia eta irmotasuna" eskatu ditu
Espainiako Gobernuko presidenteak "irmo" gaitzetsi du AEBk Venezuelaren aurka egindako erasoa, eta nazioarteko zuzenbidearen defentsa berretsi du.
Venezuelaren aldeko elkarretaratzeak deitu dituzte Hego Euskal Herrian
Deialdia sare sozialen bidez zabaldu dute. Igande honetan egingo dituzte protestak, 12:30ean, Donostiako Boulevardean, Venezuelak Bilbon duen kontsulatuaren aurrean eta Iruñeko Udaletxe plazan. Ordu erdi geroago, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan elkartuko dira. Besteak beste, EH Bilduk parte hartuko du bilkura horietan.
Sarek datorren larunbatean Bilboko kaleak betetzeko deia egin du, salbuespenezko politiken amaiera eskatzeko
Datorren larunbatean, hilak 10, ETAko presoen "eskubideen urraketen amaiera eskatzeko" urtero egiten duen mobilizazioan parte hartzeko dei egin dio Sare herritar sareak euskal jendarteari. Manifestazioa "jai giroan" egingo dela eta Alde Zaharrean jarduerak izango direla iragarri dute. Hainbat pertsona ezagunek eramango dute pankarta, Francis Diez abeslaria izango da tartean, eta, besteak beste, Pantxoa eta Peio arituko dira amaierako ekitaldian.