Abenduko CIS inkesta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Langabeziak kezkatzen ditu gehien herritarrak, CIES inkestaren arabera

Abenduko inkestan parte hartu duten herritarren % 74,7rentzat langabezia da beren kezka iturri nagusia.
18:00 - 20:00
Langabezia %9,23 jaitsi zen iaz Euskadin

Langabezia da herritarren kezka iturri nagusia eta gainera gora egin du lan faltarekiko egonezinak, CIS erakundearen abenduko inkestaren arabera. Bien bitartean, espainiarrek oro har egoera politikoarekiko eta politikariekiko daukaten pertzepzioak behera egiten jarraitzen du.

Gaur argitaratutako inkestaren arabera, langabezia da inkestan parte hartu duten herritarrek gehien aipatzen duten kezka iturria. Ez hori bakarrik, abenduan parte hartzaileen % 74,7k aipatu dute kezka iturri nagusi gisa langabezia eta azaroan, berriz, % 72,9k aipatu zuten; nahiz eta abenduan 390.534 langabe gutxiago zenbatu dituzten Espainian.

Langabeziaren atzetik hauek dira herritarren kezka nagusiak: ustelkeria (% 36,7), izaera ekonomikoko arazoak (% 24,7) eta klase politikoari buruzko arazoak (% 22,1). Dena den, Mariano Rajoy Espainiako presidente izendatu ostean, politikarekiko kezka % 25,7tik % 22,1era jaitsi da.

Are gehiago jaitsi da egoera politikoa deskalifikatzen duten herritarren kopurua eta % 74,3tik % 67,5era jaitsi da.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Garmendiak uste du aireportuen inguruan akordioa egongo dela, baina baztertu egin du Pasaiako Portua desklasifikatzea

Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariaren esanetan, "akordioa lortuko da" EAEko aireportuak kudeatzeko aldebiko erakunde bat sortzearen inguruan. Bestelako iritzia plazaratu du Pasaiako Portuaren harira, eta baztertu egin du interes orokorreko sailkapena kentzea. Izan ere, klasifikazio hori kentzeak portua "degradatu egingo luke eta dituen 400 lanpostu zuzenak arriskuan jarriko lituzke".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X