Babesa badago
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trebiñuk Arabarekin anexionatzeko Lege Organikoa berraktibatuko du

Trebiñuko alkatesaren ustez, ekimena aktibatzeko momentua da, hauteskunde orokorren ostean ordezkaritza parlamentarioak aldaketak jasan dituelako.
Trebiñu. Argazkia: EFE
Trebiñu. Argazkia: EFE

Trebiñuko Udalak (Burgos) EAJk proposatu zuen Lege Organikoa berraktibatuko du Kongresuan Arabara anexioa eskatzeko. Horretarako,  Burgoseko eta Arabako instituzioetan ordezkariak dituzten alderdiekin kontaktuan jarriko da babesak zenbatzeko.

Trebiñuko Udalaren Batzarrean onartu dute gaur goizean egindako ezohiko batzar batean Euskadirekin anexionatzeko Lege Organikoa aktibatzeko, adierazi du alkatesa Elena Ramirezek.

Proposamenak aurrera egin du aldeko 5 botoekin; Trebiñuko Talde Independentearen bi boto, EAJren bat, EH Bilduren bat, eta alkatesa beraren botoarekin.

Trebiñuko alkatesaren ustez, ekimena aktibatzeko momentua da, Estatuko hauteskundeen ostean ordezkaritza parlamentarioak aldaketak jasan dituelako.

Ramirezek admititu duen arabera, "ez du pena merezi" proposamena aurkeztea Diputatuen Kongresuan horrekin aurrera egiteko babesa ez badute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X