Otsailean aske utzi zuten
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arantza Zuluetaren aurkako 'mendeku eta jazarpen asmoa' salatu dute

Datorren asteartean Auzitegi Nazionalean izango da berriro Zulueta, abokatuari babesa erakusteko plataformak kritikatu duenez.
Arantza Zulueta, Bilbon izandako harrera-ekitaldian. Argazkia: EiTB
Arantza Zulueta, Bilbon izandako harrera-ekitaldian. Argazkia: EiTB

Arantza Zulueta abokatua Auzitegi Nazionalaren epailearen aurrean izango da berriro datorren asteartean. Horren harira, haren abokatu Jone Goirizelaiaren esanetan, "zentzugabekeria" litzateke Zulueta berriro espetxeratzea. Hori dela eta, deklarazio berri hori "izapide arrunta" izatea espero du Goirizelaiak.

Zulueta Auzitegi Nazionalera berriro joan behar izate hori salatzeko, prentsaurrekoa egin dute Bilbon Goirizelaiak eta Zuluetari babesa erakusteko plataformak

Abokatua joan den otsailaren 24ean utzi zuten aske. Oraingoan, AVTk Zulueta "berriro kartzelatzea eskatu du, 2010ean hasiera emandako beste prozedura bati erreparatuta".

Zuluetaren abokatuaren iritziz, "hura berriro espetxeratzeko saiakera hori bakarrik uler dezakegu mendeku eta jazarpen asmo batetik".

atetik".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X