Kataluniako Parlamentua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kataluniak 2017ko aurrekontuak onetsi ditu, erreferenduma aurreikusita

Aurrekontuak Junts pel Sí eta CUPren aldeko botoekin onetsi dira. Oposizioak aurrekontuak Konstituzio Auzitegira eramango dituela esan du.
EFE
EFE

Kataluniako Parlamentuak, Junts pel Sí (JxSí) eta CUParen aldeko botoekin, 2017ko Kataluniako Gobernuaren aurrekontuen proiektua onetsi du, eta baita erreferendum soberanista aurreikusten duen neurria ere.

Kataluniako legislaturako eztabaidarik tirabiratsuenean, bi talde independentistak aurrekontuak onartzeko euren gehiengoaz baliatu dira. Aldeko 64 boto (JxSí-ren 62 eta CUPek eskainitako 2), kontrako 62 (Ciudadanos, PSC, Catalunya Sí Que Es Pot eta PPC) eta CUPek eman ez dituen 7 boto.

Ganberako abokatuen nota bat irakurri da plenoaren aurrean, eta bertan, erreferendumari dagozkion aurrekontuen neurri gehigarriaren onespenak Konstituzio Auzitegiaren oharpena "kontutan ez hartzea" dela esaten dute. Ondoren, egiteke dauden zuzenketen eta amaierako proiektuaren bozketa egin aurretik, talde parlamentarioak eztabaidan hasi dira. Kataluniako Parlamentuaren Mahaia premiaz biltzeko eskatu du oposizioak, baina ez du lortu.

Ganberako presidenteak, Carme Forcadellek, abokatuen idatzia baloratzeko Mahaia biltzeari ezezkoa eman dio. Hemizikloan tentsio-momentuak eragin ditu horrek.

Kataluniako Gobernuko presidente ordeak, Oriol Junquerasek, esan duenez, neurri polemikoa bertan behera utzi gabe, "aurrekontuak mantenduko ditu" Kataluniako Gobernuak. Abokatuek bidalitako idatziak ez zuen onetsita izateko nahia aldatzen, gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X