Euskararen Foru Legea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako Parlamentuak Euskararen Legea aldatzea onartu du

44 udalerri eremu ez-euskaldunetik mistora igaroko dira. Legearen izena aldatu dute gazteleraz: ‘Ley del Vascuence’ izatetik ‘Ley del Euskera’ izatera pasatu da.
Uxue Barkos (Geroa Bai) eta Adolfo Araiz (EH Bildu) Nafarroako Parlamentuan. Artxiboko argazkia
Uxue Barkos (Geroa Bai) eta Adolfo Araiz (EH Bildu) Nafarroako Parlamentuan. Artxiboko argazkia

Nafarroako Parlamentuak gaur onartu du Euskararen Foru Legea aldatzeko proposamena, Gobernua sustengatzen duten lau taldeen babesarekin, eta, ondorioz, 44 udalerri eremu ez-euskaldunetik mistora igaroko dira. Zizur Zendea eremu mistotik ateratzeko UPNk egindako eskaria, berriz, atzera bota dute.

Arau berri honek euskararen erabilera erregulatzeko eskumena aitortzen die udalei. Horrez gain, legearen izena aldatu dute gazteleraz: 'Ley del Vascuence' izatetatik 'Ley del Euskera' izatera pasa da, "euskera" delako normalean erabiltzen den hitza, eta ez "vascuence".

Hauek dira eremu ez-euskaldunetik eremu mistora igaroko diren herriak: Abaigar, Adios, Aibar, Allin, Ameskoabarrena, Antzin, Añorbe, Aranatxe, Arellano, Artazu, Bargota, Beriain, Biurrun-Olkotz, Cabredo, Zirauki, Deikaztelu, Eneritz, Eulate, Galoze, Garinoain, Izagaondoa, Larraona, Leoz, Lerga, Longida, Mendigorria, Metauten, Mirafuentes, Murieta, Nazar, Obanos, Olite, Oteiza, Puiu, Zangoza, Tafalla, Tiebas, Tirapu, Untzue, Uxue, Urraulbeiti, Urrotz, Villatuerta eta Zuñiga.

Era berean, Noain (Elortzibar) eremu mistoa sartzea adostu dute, udalak gehiengo absolutuarekin hala onartzen badu. Atetz herria ere eremu mistoan izango da.

Horrenbestez, 98 udalerri egongo dira orotara eremu mistoan: 44 sartu berriak eta lehendik zeuden 54 udalerriak.

UPNk Zizur Zendea eremu mistotik eremu ez-euskaldunera igarotzea nahi zuen, baina Alderdi Popularraren babesa lortu du soilik.

PPk Euskal Lege aldatzeko proposamena oso-osorik baliogabetzea proposatu du.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X