Fiskaltzak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erreferenduma babesten duten bost alkate deklaratzera deitu dituzte

Espainiako Estatuko fiskal nagusiak automonia erkidegoko lau diputaturi eta Kongresuko beste diputatu bati bidali dizkie deklaratzeko zitazioak. Bostak dira forudunak.
Erreferendumaren aldeko ekitaldi bat. Argazkia: EFE.
Erreferendumaren aldeko ekitaldi bat. Argazkia: EFE.

Jose Manuel Maza Espainiako Estatuko fiskal nagusiak urriaren 1eko erreferenduma babesten duten lehenengo bost alkateak deklaratzera deitzeko agindua eman dio Kataluniako fiskal nagusiari. Forudun baldintza duten autonomia erkidegoko lau diputatu eta Kongresuko beste diputatu bat dira zitazioa jaso dutenak.

Hori horrela, Mollerussa (Marc Solsona), Seo de Urgell (Albert Batalla), Valls  (Albert Batet) eta Villanova i la Geltú ( Neus LLoveras) herrietako alkateek ikertu gisa deklaratu beharko dute Kataluniako Justizia Auzitegiaren aurrean, eta beren abokatuen babespean. Ferran Bel Tortosako alkateak, ordea, Auzitegi Goreneko Fiskaltzari erantzun beharko dio.

Fiskal nagusiak ikerketak abiatzeko agindu du, udalak "erreferendum ilegala antolatzen laguntzen ari diren" argitzeko.

Forudun ez diren alkateei dagokienez, ikerketarekin laguntzen ez badute, eta zitazioa jasotakoan epaitegietara deklaratzera ez badoaz, atxilotzeko agindu die fiskal nagusiak Esquadra Mossoei.

Mazaren hitzetan, "gutxienez" bi delitu egotziko dizkiete "autodeterminaziorako erreferendum ilegala antolatzeko lanetan" parte hartzen duten agintariei, funtzionario publikoei edo horiek laguntzen dituztenei: desobedientzia eta prebarikazio delituak.

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X