KATALUNIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Puigdemont atxilotu egingo dute epailea izendatu aurretik

Belgikako Fiskaltza federalak oharra kaleratu du Puigdemont eta kontseilariak atxilotzeko aginduko diola Poliziari, euroaginduaren inguruko erabakia hartuko duen epailea erabaki aurretik.
Puigdemont entrevista Belgica EITB
Puigdemont entrevista Belgica EITB

Bruselako Fiskaltzak Carles Puigdemont eta bere kontseilariak atxilotzeko aginduko dio Poliziari, euren kontrako euroaginduaz erabaki behar duen epailea izendatu aurretik.

"Askatasuna murrizten zaien unetik aurrera, edozein momentutan deklaratu ahal izango dute epailearen aurrean" esan dute Bruselako Fiskaltzako iturriek eta bai Puigdemonten bai kargugabetutako lau kontseilarien (Antoni Comin ,Clara Ponsati, Lluis Puig eta Meritxell Serret) abokatuekin harremanetan daudela zehaztu du.

Orain arte Belgikako Fiskaltzak zeraman gaia, baina gaurtik aurrera, Bruselako Fiskaltzak hartu du ardura eta erakunde horrek hartu ditu erabaki hauek.

Presidentea eta bere kontseilariak eskualde berean badaude, epaile bakarra izendatuko zaie, ziur aski, deklarazioa hartu diezaien. Belgikako toki ezberdinetan atxilotuko balituzte, baina, epaile ezberdinak izango lituzkete.

"Aurkitu eta epailearen aurrera eramaten ditugunetik aurrera, epaileak 24 ordu izango ditu euroaginduaren gaineko erabaki bat hartzeko" esan dute Fiskaltzatik.

Komunikabideak zain dira auzitegien aurrean:

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X