Legebiltzarrak 2018ko Aurrekontuak onartu ditu, EAJ, PSE eta PPren akordioari esker
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 2018rako Aurrekontu Orokorrak onartu ditu Eusko Legebiltzarraren osoko bilkurak ostiral honetan, EAJ, PSE-EE eta PP alderdiek aurretik lorturiko akordioari esker. Aurrekontuak 11.486,4 milioi eurokoak dira, 2017an baino % 3,9 handiagoak; hau da, 426,7 milioi euro gehiago izango dituzte datorren urtean.
Zehazki, EAJren eta PSE-EEren aldeko 37 botoekin eta PPren zortzi legebiltzarkideen abstentzioarekin egin du proiektuak aurrera. EH Bilduren eta Elkarrekin Podemosen 27 ordezkariek kontrako botoa eman dute. Bi koalizioak aurka azaldu dira, aurrekontuak "antisozialak" eta "atzerakoiak" direla argudiatuta.
Bigarrenez jarraian onartu ditu Jaurlaritzak aurrekontuak PPrekin egindako akordioari esker. Hain zuzen ere, 30 milioi euroko moldaketak egitea lortu du PPk (aurrekontu horien % 0,26), eta hala, PPko legebiltzarkideak abstenitu egin dira 11.486 milioi euroko aurrekontuen 30 milioi zertara bideratzen diren erabakitzearen truke. Erreforma fiskalean egindako aldaketek ere izan dute zerikusirik akordioan, besteak beste, bazkun-zerga jaitsi izanak.
PPrekin egindako akordio hori izan da gaurko saioan EH Bilduren eta Elkarrekin Podemosen kritiken jomuga. Jaurlaritza osatzen duten alderdiek, berriz, akordiorik lortu nahi ez izatea egotzi diete bi koalizioei.
Eztabaida
Eztabaidan, Josune Gorospe EAJko legebiltzarkideak EH Bilduri esan dio astero egiten dituztela akordioak PSE-EErekin eta PPrekin, eta horiek Euskadirentzat onuragarriak direla pentsatu behar dela, baina Urkulluk egiten baldin badu, aldiz, kritikatu egiten dituztela. "Aurkariak egiten badu, akatsa da; EH Bilduk egiten duenean, berriz, bertutea", adierazi du. Elkarrekin Podemos koalizioari zuzenduta, berriz, akordioa lortzeko aukera zegoela esan dio, baina "Jaurlaritzaren kontrako ekintzak egiten" bakarrik ikusten dituztela erantsi du. Halaber, bi koalizioak kritikatu ditu, "aurrekontuen norabidean aldaketarik ekarri ez duten zuzenketarik ez aurkezteagatik".
EH Bilduko Leire Pinedok EAJ kritikatu du, "155. artikuluaren alderdiekin eta euskal autogobernua moztu eta 37 eskumenen transferentzia ukatzen duten alderdiekin ituna egiteagatik". "Aurrekontu hauek konformismoaren kontuak dira, kontserbadorismoaren eta Estatuaren bide beretik doazen aurrekontuak", esan du. EH Bilduren hitzetan, Eusko Jaurlaritza noraezean dabil, "berdin zaielako aurrekontuak norekin adostu". Halaber, kritikatu egin du politika fiskala PPren babesa lortzeko erabili izana.
Julen Bollain Elkarrekin Podemos koalizioko ordezkariak azaldu du bere taldeak ezin dituela aurrekontuak babestu, bertan PPk lortu duelako "bere politika antisozialak inposatzea". Bollainen hitzetan, PPko ordezkariak dira irabazleak itun horretan.
Alexia Castelo PSE-EEren ordezkariak nabarmendu du, gutxiengoan egon arren, Jaurlaritza gai izan dela aliantzak egin eta bere programan oposizioak eskaintzen dituen hobekuntzak sartzeko. Castelok kritikatu egin du EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek itunaren aurrean erakutsi duten jarrera, eta gaineratu du datorren urtean lanean jarraituko dutela "bi talde hauek egiteke ditugun erreformetan inplikatu daitezen".
Azkenik, Anton Damborenea PPko legebiltzarkideak esan du PPren proposamenak jasotzen dituelako babestu duela aurrekontuen proiektua, baina argitu du oinarrian itun fiskalagatik lortu dutelako akordioa. Horri lotuta, kritikatu egin du EAJk esatea EH Bildurekin edo Elkarrekin Podemosekin ere adostu zitzakeela aurrekontuak.
11.486 milioi euro
2018rako aurrekontuak, 11.486 milioi eurokoak, Jaurlaritzak inoiz izan dituen handienak izango dira. Izan ere, 2017koarekin alderatuta, % 3,9 egin dute gora.
Osasun Sailak izan du hazkunderik handiena, 2017an baino 128 milioi gehiago izango baititu. Hala, 3.671 milioi euro bideratuko dira arlo horretara.
Hezkuntza Sailak, berriz, 2.717 milioi euro izango ditu, aurreko urtean baino % 1,9 gehiago, eta Lan eta Gizarte Politiken arloak 1.014 milioi izango ditu. Inbertsioen arloko diru-kopurua % 7,4 igoko da, Abiadura Handiko Trena eta Hegoaldeko Saihesbidea kudeatzeko maileguak murriztu ostean.
Protestak
Eztabaida egiten ari ziren bitartean, elkarretaratzea egin dute Legebiltzarraren kanpoaldean, Aurrekontuen edukien kontra. Besteak beste, ELA eta LAB sindikatuek parte hartu dute bertan, eta gaitzetsi egin dute PPrekin lortutako akordioaren izaera "neoliberala". Bi sindikatuen hitzetan, "onartezina" da gastu soziala 2009koa baino txikiagoa izatea.
Zure interesekoa izan daiteke
Zupiria: “Istilu horietan bidegabeko biktima bat egon zen”
Zabarte auziaren harira, Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak adierazi du auzitegiei dagokiela zer gertatu zen argitzea, eta familiak errekurritzeko eskubide osoa duela. Hala ere, argi du bidegabeko biktima bat egon zela istilu haietan.
Accionako presidentearen aurka eginbideak irekitzea eskatu du Fiskaltzak, Nafarroako Ikerketa Batzordera joan ez zelako
Birritan deitu du Nafarroako Parlamentuak Jose Manuel Entrecanales enpresaria eta bietan huts egin du hitzordura. Fiskaltzaren arabera, desobedientzia delitutzat har daiteke.
Patxi Lopezek Feijori egotzi dio ETAren biktimen "erabilera zikina"egitea
PSOE eta PP alderdien arteko ika-mika gogorra izan da gaur Espainiako Diputatuen Kongresuan. Patxi Lopez sozialisten eledunak Behe Ganberan Alberto Nuñez Feijoo PPko buruari leporatu dio ETAren biktimen "erabilera zikina" egitea.
Laugarren xedapen iragankorra indargabetzeko tramitea hasi du UPNk
Cristina Ibarrola UPNren presidenteak lege-proposamen bat aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan: Konstituzioa erreformatzea eta xedapena ezabatzea eskatu nahi die Gorte Nagusiei.
Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”
Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”.
Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"
Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.
Sanchezek Aznarren aurka egin du Espainia Irakeko gerran sartzeagatik, eta Iranekin "akats bera ez egitea" eskatu du
Espainiako Gobernuko presidenteak ohartarazi du Iran Irak baino askoz ere indartsuagoa dela militarki eta ekonomikoki, eta gerraren ondorioak larriagoak izango direla adierazi du.
GOIDIa ikertzen duen epaileak Mazon lekuko gisa deklaratzera deitu du
Horrez gainera, "borondatez" egun hartako telefono-deien zerrenda eta mezuak ikerketarako emateko eskatu dio. Biktimek espero dute presidente ohiak egia esateko "ohorea" izango duela oraingoan.
Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.
Autonomo txikiak BEZetik salbuestea da Juntsek jarri duen baldintza, krisiaren aurkako dekretua babesteko
Miriam Nogueras Juntsek Diputatuen Kongresuan duen bozeramaile aurreratu du krisiaren aurkako dekretuaren alde bozkatuko dutela, baldin eta PSOEk neurrien artean sartzen badu 80.000 euro baino gutxiago fakturatzen duten autonomoek BEZ zerga ez ordaintzea.