KALERA KALERA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Presoen hurbilketa eskatu dute Martutene eta Basauriko kartzelen aurrean

Kalera Kalera ekimenak deitutako ekitaldiaren amaieran, Sortuko buruzagi Arkaitz Rodriguezek hitz egin du, eta 2018ak behin betiko irtenbidearen urtea izan behar duela esan du.
18:00 - 20:00
Presoen aldeko kontzentrazioak egin dituzte Martutenen eta Basaurin

Euskal presoen hurbilketa eskatuz kontzentrazioak egin dituzte eguerdian Basauriko eta Martuteneko espetxeen parean. Ehunka lagunek hartu dute parte kontzentrazioetan. Gipuzkoan, batzuk Egiatik atera dira eta besteak Hernanitik eta Martutene atarian bat egin dute "Denak gurekin" pankartaren atzean.

Urrunketa eta sakabanaketa politiken ondorioz, presoak,  batezbeste, euren etxeetatik 750 kilometrora daudela salatu dute Kalera-kalera ekimenekoek.

Martuteneko ekitaldian, Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak "bake eta bizikidetzan oinarritutako etorkizuna eraikitzeko, Madril eta Parisi urratsak emateko" eskatu die eta gatazakaren itenbide integralerako bidean, 2018ak presoak kaleratzeko ibilbide orria zehazten den urtea izan behar duela esan du.

"Gertatuari buruzko benetako errelatoa" ere eskatu du, "ETAko militanteak terroristak direla dioteen aurrean, gatazka armaturik egon dela ukatzen dutenen aurrean, eta Estatu terrorismoak milaka torturatu zein ehunka hiladako sortu dituela asmatua dela diotenen aurrean, benetako errelatoa".

Hala, irtenbide "justua, egonkorra eta denboran iraungo duena" galdegin du Rodriguezek. Horretarako, "preso politikoek kalera atera behar dute, indar okupatzaileek alde egin behar dute eta Estatuek gure eskubide nazionalak errespetatu behar dituzte".

MARTUTENE MANIFA EITB

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" krisiaren aurkako neurriekin, baina EH Bilduren ustez, "ez da nahikoa"

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu nahi, eta Podemosek salatu du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X