2.369 guardia zibil, 1.317 polizia eta 1.481 militar daude EAEn
Guztira, 2.369 guardia zibil, 1.317 polizia nazional eta 1.481 militar daude Euskal Autonomia Erkidegoan, EH Bilduk Kongresuan egindako galdera bati erantzunez Espainiako Gobernuak eman dituen datuen arabera.
Espainiako Gobernuak azken hamar urteotako datuak eman ditu, 2008 eta 2017 artekoak, hain zuzen ere. 2008an, 2.849 guardia zibil eta 1.422 polizia nazional zeuden.
Ondorioz, iaz 2008an baino % 16,8 guardia zibil gutxiago zeuden EAEn, eta % 7,3 polizia nazional gutxiago. Militarren kopurua, berriz, % 12,5 murriztu da.
2011n, ETAk bere jarduera armatua amaitutzat eman zuen urtean, Guardia Zibilak 714 kide gehiago zituen EAEn, Polizia Nazionalak 211 kide gehiago eta Espainiako Armadak beste horrenbeste.
EH Bilduk salatu egin ditu Espainiako segurtasun indarrek egiten dituzten kontrolak eta identifikazioak, gehiegizkoak direla iritzita, eta horien gaineko datuak ere eskatu ditu.
Alabaina, Espainiako Gobernuak ez du horri buruzko informaziorik eman, kontrolak eta identifikazioak "herritarren segurtasuna, askatasuna eta eskubideak bermatzeko asmoz" egiten direla adierazita.
Espainiako segurtasun indarrak erretiratzeko eta segurtasunari lotutako eskumenak Euskal Herriko polizia-taldeen esku uzteko eskatu du EH Bilduk.
Albiste gehiago politika
ETAko preso, iheslari eta deportatuak etxeratzeko eskatu du Sarek Bilbon, "gatazkaren ondorioak" gainditzeko
Urtero bezala, ETAko preso, iheslari eta deportatuak etxeratzeko eskatu du Sare mugimenduak Bilboko Aste Nagusian, “badelako garaia sufrimendua gainditu eta elkarbizitzarako zubiak eraikitzeko, indarkeria guztietako biktimak gogoan izanda”.
Ezkaban fusilatutako anarkista gazte baten gorpuzkiak familiari eman dizkiote
Nafarroako Gobernuko bigarren presidenteorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilari Ana Ollo izan du buru Ignacio Francisco Canedaren gorpuzkiak senitartekoei emateko ekitaldiak. AEBn jaiotako anarkista gazte hori Gerra Zibilean San Kristobal gotorlekutik ihes egiten saiatu ondoren fusilatu zuten. 1936ko ekainetik zegoen bertan preso, bere aktibismo politikoagatik.
Txiki eta Otaegiren oroimenezko muralari eraso egin diote Durangon
Haien aurpegiak eta muraleko leloa zirriborraturik agertu dira eta etarras idatzi dute erasotzaileek. Ernaik salatu duenez, "eraso faxistek eta espainolistek ez dute tokirik", eta murala auzolanean berregiteko deia egin dute.
Pernando Barrena: “Maliko etorkin guztiak gerratik ihesi datoz. Zein alde dago Malikoa eta Ukrainakoa izatearen artean?”
Erantzunean “oso jarrera arrazistak” ikusten ditu EH Bilduren europarlamentariak, eta, horiek desagerrarazi ezea, Europak asilo eskubidearen zentzua zaborrera botata izango duela salatu du Euskadi Irratian.
Ernaik independentziaren aldeko manifestazioa deitu du Donostian, irailaren 14an
'Ekin eta bultza' lelopean, Euskal Herriaren independentzia aldarrikatu nahi dute. Txiki eta Otaegiren fusilamenduaren 50. urteurrena ere oroituko dute.
ETAko presoen aldeko 135 ekintza dokumentatu ditu Covitek udako jaietan
"Horrelako mezuek espetxetik ateratzea helburu legitimoa dela eta hilketengatik zein bestelako krimen batzuengatik ezarritako zigorrak bidegabeak izan ziren ideia sustatzen dute", deitoratu du Consuelo Ordoñezek.
Peinado epaileak Begoña Gomez inputatu gisa deklaratzera deitu du, diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita
Irailaren 11n deklaratu beharko du Sanchezen emazteak Madrilgo Auzitegian. Cristina Alvarez, haren aholkulariak berriz, bezperan, irailaren 10ean.
Udaltzain bat txosnetatik kanporatu dutela salatu du Ondarroako Udalak
Udalaren ustez, gertatutakoa "oso larria" da, eta neurriak hartuko dituela jakinarazi du.
Sarek "salbuespeneko espetxe-politikak" amaitzeko eskatu du Donostian
Urtero legez, Sarek manifestazioa egin du Donostiako Aste Nagusian, "euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzea" eskatzeko. Azken urtean lortu diren aurrerapausoak azpimarratu dituzte bertan, baina oraindik bide luzea dagoela egiteko gaineratu dute. Sarek espetxe-legeak eta -politikak aldatzeko eskatu du "benetako bizikidetza" lortze aldera.
Eusko Jaurlaritzak babes ofizialeko 225 etxebizitza lizitatu ditu Gasteizko Larrein auzoan
Visesak lehiaketara atera ditu alokairuko etxebizitza babestuaren sustapen honen obrak, 38,5 milioi euroko aurrekontuarekin eta 24 hilabeteko egikaritze-epearekin. Kontratua, eranskinak eta urbanizazioa barne, irailaren 26ra arte aurkeztu ahal izango da.