KATALUNIAKO PARLAMENTUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urtarrilaren 30ean izango da Puigdemonten inbestidura saioa

Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak datorren astearterako deituko du osoko bilkura, eta inbestidura saioa egun bakarrean izatea da bere asmoa.
Kataluniako Parlamentua. Argazkia: EFE.
Inbestidura saioa egun bakarrean egitea da Torrenten asmoa. Argazkia: EFE.

Urtarrilaren 30erako deituko du Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak Carles Puigemonten (JxCat) inbestidura saioa. Gaur eman dio horren berri Torrentek presidentegaiari, Bruselan egin duten bileran, iturri subiranistek baieztatu dutenez.

Inbestidura saioa egun bakarrean egitea da Torrenten asmoa. Parlamentuko araudiaren arabera, urtarrilaren 31n amaitzen da inbestidura saioa egiteko epea.

Gaur eguerdian bildu dira Torrent eta Puigdemont. Generalitateak Belgikako hiriburuan duen egoitzan ziren biltzekoak, baina Espainiako Gobernuak ez du horretarako baimenik eman, eta, azkenean, Europako Aliantza Askearen bulegoan batzartu dira.

ROGER TORRENT CARLES PUIGDEMONT EFE

Torrent eta Puigdemont, gaur. Argazkia: EFE

Inbestidura saioaren nondik norakoak izan dituzte hizketagai bi agintariok. Ikusteko dago Puigdemont presidente izendatzeko erabiliko duten formula zein izango den.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X