Puigdemontek botoa delegatzeko eskaera erretiratu du
Ezustekoa izan da Kataluniako Parlamentuan. Junts per Catalunya (JxCat) alderdiak erretiratu egin du Carles Puigdemont zerrendaburu eta Generalitateko presidenterako hautagaiaren botoa delegatzeko eskaera. Bruselan dagoenez, inbestidura saioan botoa beste diputatu baten esku uzteko asmoa ei zuen Puigdemontek. Kataluniako Parlamentuko Mahaiari dagokio botoa delegatzeko eskaerak onartzea, eta gaur bilera izan du hori aztertzeko, baina erabakia atzeratu egin du azkenean.
Ganberako abokatuek egindako txosten baten arabera, Parlamentuko araudiak ez du jasotzen kasu horietan botoa delegatzeko aukera, baina formula hori baimentzeko azken erabakia Parlamentuko Mahaiak du. JxCat eta ERC alderdiek gehiengoa dute erakunde horretan (Mahaiko zazpi kideetako lau independentistak dira).
Botoa delegatzeko gainerako eskariak gorabehera, Puigdemontek berea erretiratu izanak Kataluniara itzultzeko aukera berpiztu du.
Alderdiko iturriek azaldu dutenez, ordea, aukera guztiak dira posible; Puigdemont inbestidura saiorako Kataluniara bueltatzea eta Bruselan egonda ere presidente izendatzea. Izan ere, horren alderdiaren esanetan, edozein unetan erregistratu ahal dute boto delegatuaren eskaria gai-ordenan.
Puigdemonten itzulera saihesteko neurriak
Azken unera arte, beraz, ez da argituko zer gerta daitekeen Kataluniako Parlamentuan. Oposizioko taldeek, segurtasun indarrek eta Espainiako Justiziak uste zuten Puigdemontek Bruselan jarraituko zuela, eta mugimendu horrek areagotu egin du suspensea.
Juan Ignacio Zoido Espainiako Barne ministroak iragarri duenez, presidentearen itzulera saihesteko neurriak hartu dituzte: "Saiatuko gara maletategi batean ezkutatuta ere ez sartzea".
JxCat eta ERCko lau diputatu haien aulkiei uko egitea aztertzen ari dira
Bestalde, Clara Ponsati eta Lluis Puig Junts per Catalunyako (JxCat) diputatuek eta Anconi Comin eta Meritxell Serret ERCko parlamentariek, guztiak Belgikan, datozen orduetan haien aulkiari uko egitea aztertzen ari dira, horrela gehiengo absolutu independentista blokeatzeko.
a blokeatzeko.Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak adierazi du adingabeen harrera zentroen sistema "tentsionatuta" dagoela; Garmendia Ceutako haurrak hartzearen alde dago
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri