Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Puigdemont negoziatzen dabil inbestidura-hitzaldia Belgikako Parlamentutik egiteko

Kataluniako alderdi independentistek, ordea, informazio hori gezurtatu dute.
Carles Puigdemont kargugabetutako Kataluniako presidentea. Argazkia: EFE
Carles Puigdemont kargugabetutako Kataluniako presidentea. Argazkia: EFE

Carles Puigdemont Generalitateko kargugabetutako presidentea nazionalista flandestarrekin hizketan ari da datorren asteartean, hilaren 30, izango omen den bere inbestidura-hitzaldia Belgikako Parlamentutik eskaini ahal izateko, iturri nazionalistek EFEri jakinarazi diotenez.

Kataluniako alderdi independentistek, ostera, informazio hori gezurtatu dute, ETBk jakin ahal izan duenez.

Urriaren amaieraz geroztik Bruselan dago Puigdemont, eta bere hautagaitzaren aurka Espainiako Gobernuak aurkeztutako helegitea aztertzen ari da gaur Auzitegi Konstituzionalak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X