Parlament aurreko kanpaldia bertan behera utzi dute manifestariek
Parlament aurrean, Bartzelonako Ciutadella parkean kanpaldia egiten ari ziren pertsonak tokia utzi eta kanpadendak altxatzea erabaki dute 22:30 aldera, batzarrean bozkatu ondoren.
Manifestarien iturriek jakitera eman dutenez, arratsaldeko azken orduan egin dute bozketa. Erabakiaren aldeko 61 eta aurkako 59 boto izan dira. Horrela, protesta amaitutzat jo dute.
"Parlamentera orain etortzera animatu nahi zaituztegu. Bertan lo egiteko arropa eta beharrezko guztia eraman. Zuk eta zure adiskideak kanpatzeko materiala eraman. Hemen argibide gehiago emango ditugu", iragarri dute Twitter sare sozialean.
"Atzera ez egiteko erabaki apala hartu dugu", azaldu dute: "Batzarturik eta modu baketsuan Parlamentean gaua igarotzeko erabakia hartu da, inbestidura deitu arte. Aurrera jarraitzen dugu".
Ciutadellako parkean 600 pertsona baino gehiago bildu dira, zenbait komunikabidek jakitera eman dutenez. Manifestariak arratsaldeko lehen orduan sartu dira bertara, Esquadra Mossoen hesia gainditu eta zenbait ateren kandaduak apurtu ondoren.
Milaka lagun elkartu dira Parlamentuaren atarian
Milaka lagun bildu dira 15:00etan Kataluniako Parlamentuaren atarian. Ordu horretarako zegoen deituta Carles Puigdemonten inbestidura saioa, eta ganberako bilkura zuzenean jarraitzeko eta presidentegaiari babesa adierazteko deitu du ANCk elkarretaratzea. Azkenean, Auzitegi Konstituzionalak larunbatean ebatzitakoaren ondotik, Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak saioa atzeratzea erabaki du, Puigdemonten eskubideak bermatuta ez daudela argudiatuta.
ANC elkartea, oztopoak oztopo, saioa gaur egitearen alde agertu da hasieratik, eta elkarretaratzea bere horretan mantentzea erabaki du.
Sant Jaume plazan elkartu dira milaka herritar, eta handik Parlamentuaren egoitzaraino joan dira. 'Preso politikoen' askatasunaren eta Puigdemonten aldeko oihuak entzun dira behin eta berriz. Estelada eskuan eta Puigdemonten irudia zuen maskararekin aurpegia estalita joan dira bilkurara herritar asko eta asko.
Segurtasun hesia gainditu dute
Esquadra Mossoek jakitera eman dutenez, Parlamentuaren inguruan, Ciutadella parkean, poliziak jarritako segurtasun hesia hautsi egin dute hainbat manifestarik 16:15 inguruan, ganberaren ateraino iristeko. Tropelean, agenteei bultza eginez, Parlamentuaren ateraino iristea lortu dute, eta bertan geratu dira.Tentsio uneak bai, baina ez da aparteko liskarrik izan, eta modu baketsuan ari dira protesta egiten.
Ordubete beranduago, agenteek berriro ezarri dute hesia, eta milaka lagun daude hesiaren atzean.
JxCat eta CUPeko hainbat diputatu ere elkarretaratzera batu dira, inbestidura saioa gaur egitea eskatzeko.
ERCko hainbat diputatu ere, tartean Sergi Sabria bozeramailea, bilkurara joan dira, manifestariei babesa adieraztera. Han elkartutako batzuk oihuka hartu dituzte buruzagi errepublikarrak, "atzerapausorik ez" eta "herriaren mandatua bete" bezalako esaldiekin.

Argazkia: EFE
Espetxean daudenen askatasuna aldarrikatzeko ikur bilakatu den lazo horia soinean eraman dute milaka manifestarik.
Protesta amaitutzat eman du ANCk
18:30 inguruan ANC elkarteak protesta amaitutzat eman du, eta manifestariei modu baketsuan alde egiteko eskatu die, txio baten bidez. "Subiranotasunaren aldeko mugimendua, beti, indarkeriaren kontrakoa izango da", esan du ANCk. "Gaur ez da osoko bilkurarik izango Parlamentuan, atzeratu egin dute. Etxera goaz", gaineratu du.
Atzerapena
Kataluniako Parlamentuko presidenteak iragarri duenez, Puigdemont presidentegaiaren "immunitatea" bermatzeko erabaki du saioa atzeratzea. Horren hitzetan, Junts per Catalunyaren zerrendaburuak hautagai izaten jarraitzen du, "presidente aukeratua izateko eskubide guztia" duelako. "Ez dut Puigdemont ez den beste hautagairik aurkeztuko", erantsi du.
Parlamentuko prentsa aretoan egindako aparteko agerraldi batean iragarri du Torrentek atzerapena (datarik gabe, oraingoz), inbestidura saioa baino bost ordu lehenago. "Ez dut saioa bertan behera utzi, atzeratu egin dut", zehaztu du.
Zatiketa
Torrenten erabakiak hautsak harrotu ditu Junts per Catalunya alderdiaren barruan, Puigdemonten alderdiak uste baitu badaudela "baldintza politikoak" bilkura gaur egiteko.
Salatu duenez, gainera, Torrentek ez die erabakia aldez aurretik jakinarazi: "Torrentek ez digu erabakiari buruz galdetu, ezta jakinarazi ere".
ERCk, ordea, Parlamentuko presidentearen erabakia defendatu du. Oriol Junqueras alderdi errepublikanoko presidenteak txioa bota du kartzelatik Torrenti eskerrak emanez.
Carles Riera CUPek Kataluniako Parlamentuan duen bozeramaileak, berriz, gogor kriti
Zure interesekoa izan daiteke
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
Bilboko aireportuan ere kontrol aleatorioak ezarri dituzte Italiatik datozen bidaiarientzat
Kontrolak goizean egin dituzte Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan gauerdian hasi dira ausazko kontrolak egiten.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.