Frantzian atzemandako armak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ETAren materiala identifikatzeko laguntza eskaini du Ertzaintzak

“Ertzaintza armamentu horren identifikazio lanetan, eskura duen informazioarekin, laguntzeko prest dago”, adierazi du Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak.
ETAren armagabetzea 2017an. Artxiboko argazkia: EFE

Ertzaintza Frantziako Gobernuak Espainiari entregatu berri dion ETAren materiala identifikatzeko lanetan laguntzeko prest dagoela azaldu du gaur Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak.

Barne Ministerioaren hitzetan, azken 20 urteetan Frantzian ETAri atzeman dizkioten agiriek, armek eta materialak judizialki oraindik argitu barik dauden krimenen ikerketa bultzatuko dute.

“Armamentu horren identifikazio lanetan eta arma horiek erabili diren erasoen inguruko ikerketan, eskura duen informazioarekin, laguntzeko prest dago Ertzaintza”, adierazi du Segurtasun sailburuak.

Bilbon emandako prentsaurrekoan, Gobernu zentralak Ertzaintzaren laguntza eskatu ote duen galdetu diote kazetariek Beltran de Herediari. “Ertzaintzaren esku-hartzerik ez dute eskatu oraingoz”, erantzun du sailburuak.

Albiste gehiago politika

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Martinezek dio Eusko Jaurlaritza "erabat oker" dagoela Sumar langabeziaren transferentziaren oztopatzeaz seinalatzean

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Lander Martinez Sumarreko Bizkaiko legebiltzarkideak esan du bere alderdiak ez duela inoiz "blokeorik edo oztoporik planteatu" Gizarte Segurantzaren transferentzietan aurrera egiteko, eta EAJ eta PSE-EE "oker" daudela adierazi du. Hala, Eusko Jaurlaritza osatzen duten alderdiei eskatu die azal dezatela zergatik leporatzen dioten Sumarri Euskal Autonomia Erkidegoaren langabezia-prestazioen eskualdatzea geldiaraztea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ibone Bengoetxea: "Europa ezin da eraiki bere aniztasuna ukatuz"

Ibone Bengoetxea lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak azpimarratu du euskara hizkuntza bizia dela, euskal herritarrena eta Europako ondarearen zati bat, eta gogorarazi du Europa ezin dela eraiki bere aniztasuna ukatuz. Hala, berretsi du Europan euskararen ofizialtasuna lortzeko Jaurlaritzak esparru guztietan lan egiten jarraitzeko borondate irmoa duela, eta inplikatutako erakunde guztien ahalegin diplomatikoa eskertu du.

Gehiago kargatu