Enplegu Publikoaren Legea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritzak bikotea osatzen duten bi kideen guraso-baimena berdinduko du

Euskal Administrazio Publikoan lan egiten duten pertsonengan soilik eragingo du neurriak. Baimenak berdin berdinak izango dira bientzat.
Jaioberria
Jaioberria Argazkia: EiTB

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publikoko sailburuak gaur, ostirala, Eusko Legebiltzarraren kontrol-saioan iragarri duenez, etorkizuneko Euskal Enplegu Publikoaren Legeak bikotea osatzen duten bi pertsonen guraso-baimenen iraupena parekatuko du. Baimen horiek % 100ean ordaindu dituzte eta besterenezinak izango dira.

Jaurlaritzak ohar baten bidez azaldu duenez, neurri horren bidez, Jaurlaritzak Euskal Administrazio Publikoko langileen "lana eta familia uztartzeko aukera bultzatu nahi du", eta "emakumeen eta gizonen erabateko berdintasunaren arloan, jauzi kualitatibo bat eman".

Euskal Enplegu Publikoaren Legean, bikotea osatzen duten bi pertsonen gurasotasun-baimenen iraupena parekatzea da xedea, sexua edozein izanik ere.

Baimenak % 100ean ordaintzeaz gain, besterenezinak izango dira, bikotea osatzen duten bi pertsonen artean, "berdintasuna sustatzea eta gizonek ere etxeko lanaren erantzukizuna beren gain hartzeko aukera izatea baita helburua".

Aurreko urtean, 2017an, Euskadiko Administrazio Orokorrean, 965 pertsonek erditze, adopzio, harrera edo subrogazioagatik, 18 asteko baimenak eskatu zituzten. 420 pertsonek 4 asteko aitatasun baimena hartu zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Garmendiak uste du aireportuen inguruan akordioa egongo dela, baina baztertu egin du Pasaiako Portua desklasifikatzea

Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariaren esanetan, "akordioa lortuko da" EAEko aireportuak kudeatzeko aldebiko erakunde bat sortzearen inguruan. Bestelako iritzia plazaratu du Pasaiako Portuaren harira, eta baztertu egin du interes orokorreko sailkapena kentzea. Izan ere, klasifikazio hori kentzeak portua "degradatu egingo luke eta dituen 400 lanpostu zuzenak arriskuan jarriko lituzke".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X