EKITALDIA BILBON
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urkullu: 'Terrorismoaren biktimek eta gizarteak elkarrekin eraikiko dute etorkizuna'

Iraganari begirako mezua ere igorri du lehendakariak, eta ETAri eskatu dio 'eragindako mina arintzeko zerbait adierazteko'. 'Injustoa izan zen, eta erakundeoi hori esatea dagokigu", adierazi du.
18:00 - 20:00
Biktimen sufrimendua injustua izan zela aldarrikatu du ozen lehendakariak

Terrorismoaren Biktimen Europako Egunaren bezperan, Eusko Jaurlaritzak elkarretaratzea deitu du Bilbon, terrorismoaren biktimak gogoratzeko eta haiei euskal gizartearen babesa helarazteko.

Bilkura Indautxu Plazan egin dute, 10:30etatik 11:00etara, 'Bidegabea izan zen. Gizartea eta biktimak, elkarrekin oraina eta etorkizuna eraikiz' lelopean, eta  amaieran, Iñigo Urkullu lehendakariak adierazpen instituzionala egin du. "Autokritika" eginez hasi du bere hitzaldia, "terrorismoaren biktimei iraganean behar beste kasu egin ez izanagatik". "Ozen esango dugu gaizki aritu ginela, terrorismoa jasan zuten biktimei behar beste kasu ez genielako egin,  batez ere, 70. eta 80. hamarkadetan. Autokritika hori egunean jartzen dugu, biktimek pairatutako sufrikarioa arindu nahian. Hori da gure abiapuntua", esan du.

Bi mezu igorri ditu lehendakariak, bata iraganari, eta bestea etorkizunari begira.  "Aurreneko mezua iraganari begira igorri nahi dut; ez dakigu inoiz ETAk eta beste organizazio terroristek irakurketa autokritikoa egingo duten biktimei eta gizarteari eragin ziotenaren inguruan.  Ez dakigu gauza izango diren eragindako mina arintzeko moduko zerbait adierazteko. Ez dakigu egingo duten, baina euskal erakundeok egingo dugu. Injustoa izan zen", nabarmendu du.

Bigarren mezua, berriz, etorkizunari begira helarazi du lehendakariak. Haren hitzetan, "biktimek eta gizarteak zirkulu bat" osatzen dute, eta elkarrekin eraikiko dute etorkizuneko bizikidetza.

ETAren, GALen eta Batallon Vasco Españolen 50 bat biktima bildu dira ekitaldian. Ordezkaritza politiko eta sozial zabal bat ere bertan izan da.

EH Bildu koalizioak ez du parte hartu, leloa "baztertzailea" dela iritzita. Eusko Alkartasunaren izenean, dena dela, Pello Urizar izan da omenaldian.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X