EAE-KO AURREKONTUAK 2018
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuak dio badagoela aukera EAEko Aurrekontuei helegiterik ez jartzeko

Mariano Rajoyren Gobernuak azaldu duenez, bi exekutiboek sei hilabeteko epea dute negoziatzeko eta akordio batera heltzeko, errekurtsoa ofizialki Auzitegi Konstituzionalean aurkeztu aurretik.
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

Espainiako Gobernuak esan du espero duela Eusko Jaurlaritzarekin kooperazio batzordean hasiko duen aldebiko negoziazioan akordio batera heltzea eta, ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko 2018ko Aurrekontuen kontra Auzitegi Konstituzionalean helegiterik jarri behar ez izatea.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eguerdian jakinarazi duenez, Mariano Rajoyren Gobernuak EAEko Aurrekontuen kontra helegitea aurkezteko asmoa dauka, funtzionarioentzat aurreikusten dituen % 1,5eko soldata igoerak eta Itzarri pentsio-planera ordainsarien % 1erainoko ekarpenak Espainiako Gobernuari dagozkion eskumenak urratzen dituela iritzita.

Erkorekak mehatxutzat hartu du iragarpen hori, Estatuko Aurrekontuen lege-proiektuaren negoziazioa mahai gainean dagoela kontuan hartuta.

Bi gobernuak kooperazio batzordean bilduko dira eta sei hilabeteko epea izango dute adostasun batera heltzeko. Akordiorik ez badago, Espainiako Gobernuak Auzitegi Konstituzionalean sartuko du aipatu helegitea.

EFE agentziak Mariano Rajoyren Exekutiboaren iturriak aipatuta zabaldu duenez, errekurtsoa jartzeko prozedura automatikoki abiarazi da, oraingoz behintzat sektore publikoko ordainketak 2017ko Aurrekontuen arabera egiten ari direlako.

Ildo horretan, gogoratu dute negoziatzen diren kasuen % 5ak soilik bukatzen dutela Auzitegi Konstituzionalean.

Horrez gain, Espainiako Gobernuak uste du hau guztia ez dela arazo bat izango Estatuko Aurrekontuak EAJrekin negoziatzeko.

EAJk, baina, sarritan esan du ez dituela Estatuko Aurrekontuak babestuko harik eta Konstituzioaren 155. artikulua Katalunian indarrean mantentzen duten bitartean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X