Puigdemonten estradizioaren erabakia asteartean hartzea espero du Fiskaltzak
Carles Puigdemont Kataluniako Generalitateko presidente ohiaren estradizioari buruzko erabakia asteartean ematea espero du Alemania iparraldean dagoen Schleswig Holstein herriko Fiskaltza Nagusiak, Ralph Döpper fiskalorde nagusiak jakinarazi duenez.
Espainiak emandako atxiloketa eta entrega agindua aztertzen ari da oraindik Fiskaltza, Schleswigeko Auzitegiari estradizioaren tramitazioa eskatzen dion ala ez erabakitzeko. Epaitegi horren esku dago azken erabakia.
"Lanean ari gara eta asteartean gure erabakiaren berri ematea espero dugu", Döpperen esanetan. Espainiako Justiziak Puigdemont matxinada delituagatik eta diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik prozesatzeko bidalitako dokumentazioa aztertzen ari da Döpperen lan taldea.
Epaitegietako iturrien arabera, Auzitegiak estradizioa eskatuz gero, buruzagi independentista espetxetik irten eta zaintzapean aske uzteko aukera ere erabaki dezake, kasua ebatzi bitartean.
Generalitateko presidente ohia Neumünstergo kartzelan dago, joan den igandean Danimarkako muga pasa ostean atxilotu zutenez gero.
Herri horretako lehen instantziako epaitegiak espetxean egon behar duela ebatzi du, kasuaren inguruko erabakiren bat hartu bitartean, ihes egiteko arriskua dagoela argudiatuta.
Wolfgang Schomburg Puigdemonten abokatuak Alemaniako justiziarengan konfiantza duela adierazi du, baita Angela Merkelen gobernuarengan ere. Hala, epaitegiek estradizioa eskatuz gero, baimenik ez dezala eman eskatu dio.
Dena den, "Der Spiegel" astekariak argitaratutakoaren arabera, Alemaniako Exekutiboak ez du betorik ezartzeko asmorik, eta politikoki kasuan sartzea baztertu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Aragoiko parte-hartzea ia % 11koa izan da 11:00etan
Jarduneko gobernu autonomikoak parte-hartzearen inguruan emandako lehen datuen arabera, 107.040 aragoiarrek eman dute botoa lehen bi orduetan. Hautagai gehienek ere eman dute botoa, eta denek egin dute hauteslekuetara joateko deia.
Hauteskunde eguna dute Aragoin, PP-Vox lehia nola geratuko den ikuskizun
Hauteslekuak 09:00etan zabaldu dituzte, eta ez da aparteko gorabeherarik izan. 1,03 milioi pertsonak eman ahalko dute botoa. Inkesten arabera, PPk irabaziko ditu berriro hauteskundeak, baina aurrekoetan baino babes gutxiagorekin, eta, ondorioz, ultraeskuina beharko du gobernatzeko.
Hauteslekuak zabaldu dituzte Aragoin
Guztira 1.036.325 herritarrek eman ahalko dute botoa. Igande honetako hauteskundeek Aragoiko Gorteetako osaera berria zehaztuko dute.
Ruben Mugicak "memoria galdu izana" egotzi dio Sanchezi "gaizkileen oinordekoak bazkide bihurtzeagatik"
ETAk duela 30 urte hildako Fernando Mugica Herzog buruzagi sozialistaren senitartekoek, erakundeetako ordezkariek eta PSE-EEko kideek omenaldia egin diote gaur Donostiako Polloe hilerrian. Ekitaldian, Ruben Mugica semeak Pedro Sanchez kritikatu du "memoria galdu izana" eta "gobernuaren ekintza merkatu txiki bat bihurtu izana" egotzita. Horren ustez, "gaizkileen oinordekoak bazkide" egin ditu Sanchezek, eta ezberdin pentsatzen dutenei "faxista" deitu. Era berean, terrorismoaren biktimak berdin tratatzeko eskatu du, eta ezker abertzaleari "ezagutzen dituzten terroristen izen-abizenak jakinaraztea".
EH Bilduk salatu du Espainiako Estatuak ez duela oraindik aitortu Martxoaren 3an izan zuen parte-hartzea
EH Bilduk martxoaren 3ko sarraskiaren 50. urteurrena gogoratzeko antolatu duen kartelen erakusketa inauguratu du Gasteizko egoitzan. 1976ko langileen erreibindikazioek egun ere erreibindikazio izaten jarraitzen dutela salatu, eta garai hartan bezala gaur ere diktadoreak daudela esan dute, besteak beste Trump eta Milei aipatuz. Egia, justizia eta erreparazioa aldarrikatu, eta Espainiako Gobernuari ardurak aitortzeko eskatu diote berriz ere.
Juntsek ezkutu sozialaren aldeko botoa ematea espero du EAJk
Berrerorle eta etxegabetzeen inguruan EAJk Madrilen itxi dituen akordioek populismoaren aurrean politika egiteko beste modu bat badagoela erakusten dutela adierazi du Maribel Vaquero Kongresuko bozeramaileak. Jeltzaleek moderazioa eta zentraltasuna ordezkatzen dutela esan du, eta Podemosek azkenik babes sozialaren alde bozkatuko duela jakin eta gero, Junts ezezkotik ateratzea espero duela gaineratu du.
Aberri Egunaren aldeko ekitaldian parte hartzeko deia egin du Euskal Herria Batera ekimenak; martxoaren 28an, Lizarran
Aberri Eguna jai ofizial eta ospakizun egun bihurtzea eskatu dute antolatzaileek. "Nazio bat gara eta nazioek nazio izaera ospatu eta aldarrikatu behar dute. Gainerakoek bezala, guk ere gauza bera egin behar dugu", aldarrikatu dute.
Iriarte, zerga turistikoaz: "Berandu iritsi den neurri bat da, baina aztertu eta erantzukizunez jokatuko dugu"
EH Bilduren Gipuzkoako bozeramaileak esan du koalizio abertzaleak aspaldi eskatu zuela neurri hori. "Dena den, zerga turistiko bat ez ezik, turismo ereduari buruzko hausnarketa bat ere behar dugu", nabarmendu du.
Sailburuak alarmismoetan ez erortzeko eskatu du, eta iraungitako txertoak segurtasunerako mehatxu ez direla ziurtatu du
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak EH Bilduk eta Voxek egindako galderei erantzun die ostiral honetan Eusko Legebiltzarrean egindako kontrol saioan.
Garikoitz Aspiazu 'Txeroki' ETAko buruzagi ohia astelehenetik ostiralera aterako da espetxetik
2008an atxilotu zuten Frantzian, eta 400 urtetik gorako zigorra betetzen ari da hainbat atentaturengatik. 2024an, Frantziako Lannemezango espetxetik Martuteneko espetxera eraman zuten.