Estradizioa aztertu bitartean Alemanian atxiloturik jarraituko du Puigdemontek
Espainiaren euroagindua aztertu bitartean Carles Puigdemont president kargugabetuak Alemanian atxiloturik jarraituko du, Fiskaltzaren arabera.
Georg-Friedrich Guentge Schleswigeko fiskalburuaren ahotan, Puigdemont "lasai eta trankil egon da".
Nahiz eta Puigdemonten atxiloaldi prebentiboa luzatu, "ez du ematen" estradizioaren inguruko erabakia aste honetan hartuko dutenik, fiskalak berak atzo, astelehena, azpimarratu zuenez.
"Gaurko erabakiak Puigdemont Espainiaratu behar dutenik ez du esan nahi, prozesua orain hasi dela baizik", azaldu zuen fiskalburuak.
Kataluniako presidentea Neumunsterreko kartzelara eraman zuten igandean (Kiel hegoaldean). Alemaniako Poliziak Carles Puigdemont Kataluniako kargugabetutako presidentea atxilotu zuen goizean, Danimarkako muga zeharkatu eta berehala. Jaume Alonso-Cuevillas bere abokatuak jakitera eman zuenez, Espainiako Justiziak luzatutako euroagindua dela eta geldiarazi dute Puigdemanot muga pasatu eta lasterrera.
Kataluniako presidente ohiaren abokatuak jakitera eman zuenez, tratua "zuzena" izan da atxilotu dutenean. Puigdemont Belgikara itzultzen ari zela azaldu zuen bere abokatuak, "beti bezala, Belgikako Justiziaren eskura jartzeko", eta bere defentsa juridikoa martxan dela ere nabarmendu zuen.
Espainiako Fiskaltza lanean dabil Alemaniako Fiskaltzarekin eta Eurojustekin, behar duten dokumentazio eta material guztia eskaintzeko, xede izanik atxilotze-euroagindua abian jartzea.
President kargugabetua Espainiaratzeko baldintzak betetzen diren ala ez erabakitzeko, dokumentazioa Schleswig-Holsteineko Fiskaltzak aztertuko du. Prozedurak 60 eguneko iraupena izan dezake, baina 90 egunera arte luzatu daiteke, iturri juridikoen arabera.
Hala ere, auzi batzuk gehiago luzatu direla gogorarazi du Fiskaltzako bozeramaile batek.
Alemaniako legedian ez da "matxinada" deliturik, baina bai antzekoa izan daitekeen "goi mailako traizioa" delitua (10 urteko espetxeratzetik bizi osora arte zigorra duena). Beraz, ikusi egin beharko da hango Justiziak onartzen duen edo ez euroagindua aplikatzeko "matxinada" delitua.
Alemaniako Legedia Belgikakoa baino gogorragoa izango ote den galdetuta, baina, Puigdemontek abokatuak esan zuen Europar Batasunean direktiba bera aplikatzen dela, "baina egia da herrialde bakoitzak gero, bere araudi prozesala duela". Alemaniako zigor-kodeak euroaginduan jasotako ekintzak delitu gisa hartzen dituen ikusi beharko da aurrena: "Matxinadaren antzeko delituak badaude Belgikan, Alemanian eta herrialde guztietan, baina aginduan aipatzen diren ekintzak tipo-penal horietan sartzen ote diren ikusi behar da" azaldu zuen.
Gainera, erabiliko duten defentsan, "epaiketa justu bat egoteko bermeak ba ote dauden ikusi behar da". Puigdemonten defentsak esan zuen Espainiako ordenamentu juridikoak "paper gainean" berme guztiak dituela, "baina ez praktikan".
Waterloora zihoan, autoz
Schleswig Holstein Uwe Keller Polizia Kriminalak baieztatu du 11:19an geldiarazi dutela kargugabetutako presidentea, A7autobidean, Hanburgorako noranzkoan.
Antza, CNIk eta Espainiako eta Alemaniako poliziak koordinatu zuten Puigdemonten atxiloketa.
Larunbat egun osoan Finlandiatik atera ote zen edo ez hizketan aritu ziren komunikabideak. Bezperan hitzaldia eman zuen Helsinkin eta ostiralean han harrapatu zuen Pablo Llarenak bera zein herbestean diren gainontzeko kontseilariak atxilotzeko emandako euroaginduaren albisteak. Handik Waterloora, Belgikan bizi den lekura, autoz itzultzen ari zela atxilotu du Poliziak.
Puigdemont Espainiaratzeko epea
Carles Puigdemont Generalitateko kargugabetutako presidentea euroaginduagatik Alemaniatik Espainiara eramateko epea 10 egunetik 90 egunera artekoa da.
Europako legediaren arabera, norbere herrialdera entregatzeko baimena emanez gero, 10 egunetan egiten da. Bestela, 90 egunera arteko epea dago atxilotua eskatzen duen herrialde horretara eramateko, eta oso kasu berezietan 90 egunera arte luza daiteke epea.
Puigdemontek atxiloketak hamaika erreakzio politiko eragin ditu eta protestak izan dira Bartzelonan.
Espainiako Fiskaltza lanean dabil Alemaniako Fiskaltzarekin eta Eurojustekin, behar duten dokumentazio eta material guztia eskaintzeko, xede izanik atxilotze-euroagindua abian jartzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
Bilboko aireportuan ere kontrol aleatorioak ezarri dituzte Italiatik datozen bidaiarientzat
Kontrolak goizean egin dituzte Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan gauerdian hasi dira ausazko kontrolak egiten.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.