Agerraldia Kongresuan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ignacio Gonzalez: 'PPk ez zuen presio egin Madrilgo Erkidegoan esleipenak egiteko'

Madrilgo presidente ohiaren esanetan, hiru urte hauetan (Lezo auzian ikertua dago) inork 'ezin izan du frogatu dirua jaso dudanik edota atzerrian sozietaterik dudanik'.
Gonzalez, gaur Kongresuan. Argazkia: EFE

Ignacio Gonzalez 2012-2015 urteen artean Madrilgo Erkidegoko presidente izan zenak nabarmendu duenez, Alderdi Popularrak ez zion "presiorik edota esku-hartzerik" egin esleipenak egin zitzan. Aitortu du, ordea, Alvaro Lapuerta diruzain ohiak interesa agertzen zuela gai horietan, baina presiorik egin gabe.

Gonzalez Diputatuen Kongresuan izan da gaur, PPren ustezko legez kanpoko finantzazioa ikertzen ari den batzordean. Gonzalez 2017ko apirilean atxilotu zuten, Lezo auziari lotutako operazioan. Azaroaren 8ra arte egon zen kartzelan eta 400.000 euroko bermea ordainduta atera zen bertatik. Auzian ikertu gisa dago.

Agerraldia hasi eta berehala azpimarratu duenez, ez du "inoiz erakunde kriminal batean parte hartu, ezta zuzendu ere". Gonzalezen esanetan, "ez dut inoiz Isabel II.a Kanalari —erakunde hori zuzendu zuen ia 10 urtez— edo Madrilgo Erkidegoari kalte egin ziezaiokeen ezertxo ere egin".

Bere errugabetasuna hainbatetan defendatu du agerraldian zehar. Horren hitzetan, "inork ezin izan du frogatu dirua jaso dudanik, atzerrian sozietateri dudanik, ezertxo ere ez".

Lapuerta hizpide hartuta, Gonzalezek esan du atentzioa eman ziola PPko diruzain ohiak Erkidegoko "kontratazio edo hirigintza kontuen inguruan erakutsitako interesa". "Maiz etortzen zitzaidan galdezka, baina presiorik egin gabe", erantsi du.

Diputatuek Lezo auzian froga gisa dagoen elkarrizketa bati buruz galdetu diote. Grabatutako elkarrizketan, Eduardo Zaplana ministro ohia eta biok entzun daitezke hizketan, eta Alderdi Popularrari ustez ordaindutako komisioengatik Mariano Rajoyri egin omen zioten xantaia dute ahotan.

Gonzalezen esanetan, hura "kafetegi batean egin daitekeen edozein elkarrizketaren tankerakoa" izan zen.

 

 

 

Albiste gehiago politika

MADRID, 09/07/2025.- El presidente del Gobierno, Pedro Sánchez, interviene desde la tribuna de oradores en el pleno en el Congreso de los Diputados en Madrid, este miércoles. EFE/ Zipi
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ministroen Kontseiluak informazio klasifikatuari buruzko lege proiektua onartu du, frankismoko sekretuak argitara emateko asmoz

Informazio klasifikatuari buruzko lege proiektuak frankismo garaitik indarrean den Sekretu Ofizialen Legea ordezkatu nahi du. Espainiako Gobernuak Diputatuen Kongresura bidaliko du lege testua tramitazioa has dadin. EAJ eta EH Bildu zuhur ibili dira balorazioa egitean, baina lehen begiratuan, defendatzen dutenetik urrun dagoela iritzi diote.

GRAFCAV796. IURRETA, 22/07/2025.- El lehendakari, Imanol Pradales (4i), acompañado por el consejero de Seguridad, Bingen Zupiria (4d), han presidido este martes en Iurreta (Vizcaya) el acto de recepción y vuelo inaugural del nuevo helicóptero de la renovada flota de la Ertzaintza. EFE/Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ertzaintzak "Euskadiko segurtasun integrala" indartzen lagunduko duen helikopteroa aurkeztu du

Imanol Pradales lehendakaria, Bingen Zupiria Segurtasuneko sailburuak lagunduta, Ertzaintzaren flota berrituaren helikoptero berria aurkezteko eta inaugurazio-hegaldirako egingo den ekitaldiaren buru izan da., Iurretako basean. Azken belaunaldiko helikopteroa da, mendian edo itsasoan istripua izan duten pertsonak bilatu eta erreskatatzeko eta zaintza- eta segurtasun-lanetarako bereziki hornitua.

GRAFCAV786. VITORIA, 22/07/2025.- La portavoz del Ejecutivo autonómico, María Ubarretxena, durante la rueda de prensa que ha ofrecido este martes en Vitoria para dar cuenta de los acuerdos aprobados en el Consejo de Gobierno Vasco y responder a preguntas sobre temas de actualidad política. EFE/L. Rico
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eusko Jaurlaritzak Azpeitiko istiluak gaitzetsi ditu eta "indarkeria ez ezereztearen" garrantzia azpimarratu du

Maria Ubarretxenak Jaurlaritzaren "erabateko gaitzespena" adierazi du joan den asteburuan Azpeitian gazte talde handi batek eragindako istiluen aurrean. Gazte horiek udaltzainak eta ertzainak eraso egin zituzten. Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Jaurlaritzaren babesa helarazi die "bai Ertzaintzari bai Azpeitiko Udaltzaingoari".

Gehiago kargatu