Kongresuak bertan behera utzi du 'itzalaldien aurkako' dekretua
Podemosek, Juntsek eta BNGk, Espainiako Gobernuaren inbestidurarako hiru kidek, kontrako botoa eman dute. Horiez gain, PPko eta VOXeko diputatuek ere ezezko botoa eman dute.
Pedro Sanchezen gobernuak sistema elektrikoa indartzeko eta itzalaldiak saihesteko prestatutako dekretua ez da aurrera atera, neurriak ez duelako behar besteko babesa lortu astearte arratsaldean Kongresuan egin duten bozketan.
Podemosek, Juntsek eta BNGk, Espainiako Gobernuaren inbestidurarako hiru kidek, kontrako botoa eman dute. Horiez gain, PPko eta VOXeko diputatuek ere ezezko botoa eman dute, baita Sumar koalizioko Jorge Pueyo diputatua ere.
Bestalde, ERCk, EAJk, EH Bilduk eta Kanariar Koalizioak baiezkoa eman dute. Jose Luis Abalos ministro sozialista ohiak ere, Talde Mistoaren baitan, alde bozkatu du, eta azken emaitza 183 boto izan dira aurka, 165 alde eta abstentziorik ez.
Bozketari ekin aurretik, Idoia Sagastizabalek iragarri du EAJk baiezkoa emango diola neurri horri, eta azpimarratu du adi egongo direla Espainiako Gobernuaren energia arloko konpromisoen bilakaerari, hala nola industria lehenetsiko duen plangintza elektriko bati eta energia garraiatzeko sareetan inbertitzeko gehieneko mugak handitzeari.
"Zilegi izan daiteke gobernu bat agintetik kentzen saiatzeko dekretu bat bertan behera uzten saiatzea, baina horrela ez da Espainiako Gobernua edo oligopolioa kaltetzen, herritarrak baizik", salatu du Mikel Otero EH Bilduko kideak.
ERCko Teresa Jordak aurreratu du haren taldeak neurria babestuko duela, "xalotasun izpirik gabe, baina sistema elektrikoa babesteko, trantsizio energetikoa bizkortzeko eta geldikeriaren egiturazko kolapsoa saihesteko jardutea ezinbestekoa dela sinetsita".
Talde mistoaren baitan, Compromisek eta Kanariar Koalizioak dekretua babestu dute. Bigarren alderdi horren kasuan, Cristina Valido diputatuak ekimen sorta hori aurrera ateratzeko deia egin die diputatuei.
Podemos, Junts, BNG, PP eta VOX, neurriaren kontra
PPk adierazi dutenez, ez daude ados testuan itzalaldiari egiten zaion aipamenarekin, eta kritikatu dute apirilaren 28an Espainia 24 orduz elektrizitaterik gabe geratu ondoren ez dela dimisio edo kargugabetze bakar bat ere izan.
Testuak jasotzen dituen beste gai batzuei dagokienez, PPk uste du edukia osatu gabe dagoela. Horregatik, Alberto Nuñez Feijooren alderdiak aurreratu du lege proposamen bat aurkeztuko duela Kongresuan, autonomia erkidegoekin koordinatuta, energia arloko inbertsioak bermatzeko.
"Ez dugu babesten koherentziagatik, ardura politikoagatik eta egiarekiko errespetuagatik", adierazi du Guillermo Mariscal diputatu popularrak. Espainian eta Portugalen izandako gertakaria "Gobernu honen hondamendi kudeaketaren emaitza zuzena izan zen", gaineratu du.
Juntsek berriro adierazi du haserre dagoela Espainiako Gobernuaren "noraezarekin", eta Pedro Sanchez presidenteari eskatu dio erreakzionatzeko, uste baitu legegintzaldiak ezin duela horrela jarraitu.
Miriam Nogueras Juntseko bozeramaileak ez du beren-beregi aurreratu aurka bozkatuko duen ala ez, baina oso kritiko agertu da Kataluniako agenda "geldirik" duelako eta talde parlamentarioak "muturrera" eramaten dituelako testu legegile bat aurkezten duen bakoitzean.
Bestalde, Ione Belarra Podemoseko idazkari nagusiak adierazi du dekretuak ez duela neurri garrantzitsurik jasotzen itzalaldi berri bat saihesteko, eta antzeko gertaera bat berriro gertatzeko aukerak "berberak" direla, dekretua onartuta egon ala ez.
Antzeko adierazpenak egin ditu BNGk ere. Nestor Rego diputatuak argudiatu duenez, testuarekin botere handiagoa ematen zaie enpresa elektriko handiei, eta trantsizio energetikoaren eredu "jasanezin eta oligopolioaren zerbitzura" sakontzen du.
Azkenik, Jose Maria Figaredo Voxek Kongresuan duen bozeramaile ekonomikoak adierazi du Espainiako Gobernuak erantzukizun zuzena izan zuela itzalaldian, eta dekretuarekin bilatzen zuena konpainia elektrikoen isiltasuna erostea zela.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gazte batzuek Felipe VI .a erregearen irudi bati burua moztu ziotela eta
Gertakariak igandean jazo ziren, Ernaik faxismoaren kontra deitutako martxan. Donostiako alkateak eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak ekintzok gaitzetsi dituzte.
Anduezak, estatutu berriaz: "Adostu beharrekoa Konstituzioaren barruan egongo da"
Halaber, jeltzaleei beste abisu bat ere helarazi die: EH Bildurekin hizkuntza eskakizunen inguruan akordioa sinatzea "oso larria" izan zela eta halako "leialtasuna eza" ezin dela errepikatu esan die.
PSOEk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak CIS inkestaren arabera, Ceutako krisiaren ostean bi puntu jaitsi arren
Iraileko CIS inkestak aurreikusi du PSOEk botoen % 31 lortuko lukeela, PPk % 25,5 eta Voxek % 16,6. Alderdi Popularrak lau hamarren egingo luke behera; ultraeskuinak, berriz, 1,3 puntu gora. Halaber, EH Bildu EAJren aurretik geldituko litzateke, hurrenez hurren, botoen % 1,3 eta 0,7 lortuta.
Chivitek agerraldia egingo du asteazkenean Nafarroako Parlamentuan, Belateko obren geldialdia dela eta
Legebiltzarreko Mahaiak premiazko bilkura finkatu du oposizioko hainbat taldek eskatuta, lanak erabat geldirik daudela eta 8,5 milioiko gainkostuaren ordainketa juridikoki blokeatuta dagoela.
Donostiak lore eskaintza batekin omendu ditu frankismoaren biktimak Memoria Historikoaren Egunean
Jon Insausti alkateak ekitaldian azpimarratu du "Donostia erreferentea da memoria demokratikoan", eta berretsi du gerraren eta diktaduraren ondorioz indarkeria, errepresioa eta erbestea jasan zutenei errekonozimendua eta ordaina emateko konpromisoa dutela.
Segurtasunaren gaineko azterketa sakona aldarrikatu du Diez Antxustegik, alarmismoetatik aldenduz
ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan, Joseba Diez Antxustegi EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, beharrezkoa da EAJk eta PSEk eskatutako batzar monografikoa egitea.
Lander Martinez: "Egia da aurrekontuak aurkeztu egin behar direla, eta gu horretan tinko egongo gara"
Sumarreko diputatuak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan nabarmendu du PSOEri beren eskariak mahai gainean jartzeko lanean ari direla. "Aurrekontuak aurrera joaten ez badira, pentsatu beharko dugu zer egin, baina aurrera ateratzen ditugun gauzekin uztailera arte heltzeko moduan gaude", adierazi du.
Pradalesek "erantzukizuna" eskatuko die alderdiei ostegun honetan, nazioartean dagoen ziurgabetasunari aurre egiteko
Lehendakariak gatazka geopolitikoen, inflazioaren eta eraldaketa teknologikoaren testuinguruan kokatuko du politika orokorreko osoko bilkura, eta euskal eredua defendatuko du zerbitzu publikoak, ekonomia eta ongizatea indartzeko bide gisa.
Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko osoko bilkura, zuzenean
09:30etatik aurrera, Eusko Legebiltzarrak ikasturte politikoari hasiera emateko osoko bilkura egingo du.
Albiste izango dira: lehendakaria ELArekin eta LABekin bilduko da, oposizioak irabazi du Suedian eta Euskal Zinemaren Galaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.