Gure Esku Dagok 22 udalerritan egindako galdeketen emaitzak, herriz herri
Gure Esku Dagok igande honetan 22 udalerritan egin dituen herri-galdeketetan 93.000 pertsona inguru zeuden deituta botoa ematera, eta 13.667k eman dute botoa. Beraz, deituta zeuden guztien % 14,81ek bozkatu dute.
Galdetutakoari dagokionez, herritarrek itaun desberdinei erantzun behar izan diete, zein galdeketatan parte hartu duten arabera. Galderek ñabardura txikiak izan dituzten euren artean, baina funtsean herritarrei galdetzen zitzaien ea euskal estatu burujabe, libre edota independente bateko herritarrak izan nahi zuten.
Lortutako erantzunen artean, pertsonen % 97,22k euskal estatu burujabe bateko herritar izatearen alde egin dute, % 1,67k, aldiz, kontrakoa adierazi du.
Hona hemen udalerri bakoitzeko emaitzak:
ARABA
Aiaraldea
Artziniega: Nahi duzu gure geroa erabakitzeko eskubidea erabili, muga bakarra Euskal Herriko herritarron borondate aske eta demokratikoa izanik?
Bozka zezaketenak: 1.511
Bozkatu dutenak: 289
Parte-hartzea: % 19,13
Bai: % 94,81
Ez: % 1,04
Zuriak: % 3,81
Baliogabeak: % 0,35
Okondo: Nahi duzu gure geroa erabakitzeko eskubidea erabili, muga bakarra Euskal Herriko herritarron borondate aske eta demokratikoa izanik?
Bozka zezaketenak: 963
Bozkatu dutenak: 264
Parte-hartzea: % 27,41
Bai: % 97,35
Ez: % 1,89
Zuriak: % 0,76
Baliogabeak: % 0,00
Aiara: Nahi duzu gure geroa erabakitzeko eskubidea erabili, muga bakarra Euskal Herriko herritarron borondate aske eta demokratikoa izanik?
Bozka zezaketenak: 1.328
Bozkatu dutenak: 449
Parte-hartzea: % 33,81
Bai: % 95,32
Ez: % 3,12
Zuriak: % 1,11
Baliogabeak: % 0,45
Amurrio: Nahi duzu gure geroa erabakitzeko eskubidea erabili, muga bakarra Euskal Herriko herritarron borondate aske eta demokratikoa izanik?
Bozka zezaketenak: 8.760
Bozkatu dutenak: 1485
Parte-hartzea: % 17,01
Bai: % 97,10
Ez: % 1,35
Zuriak: % 0,88
Baliogabeak: % 0,67
Laudio: Nahi duzu gure geroa erabakitzeko eskubidea erabili, muga bakarra Euskal Herriko herritarron borondate aske eta demokratikoa izanik?
Bozka zezaketenak: 15.895
Bozkatu dutenak: 2328
Parte-hartzea: % 14,65
Bai: % 97,72
Ez: % 1,37
Zuriak: % 0,60
Baliogabeak: % 0,30
Gorbeialdea
Zuia: Zuiar gisa, izan nahi al duzu Euskal Herri burujabe bateko herritarra?
Bozka zezaketenak: 1.950
Bozkatu dutenak: 451
Parte-hartzea: % 23,13
Bai: % 95,79
Ez: % 3,77
Zuriak: % 0,00
Baliogabeak: % 0,44
Zigoitia: Zigoitiar biztanle izanik, nahi al duzu libreki Euskal Herriko etorkizuna erabaki?
Bozka zezaketenak: 1.491
Bozkatu dutenak: 325
Parte-hartzea: %21,80
Bai: % 98,77
Ez: % 0,92
Zuriak: % 0,31
Baliogabeak: % 0,00
______________________________________________
BIZKAIA
Hego Uribe
Arakaldo: Nahi duzu gure geroa erabakitzeko eskubidea erabili, muga bakarra Euskal Herriko herritarron borondate aske eta demokratikoa izanik?
Bozka zezaketenak: 125
Bozkatu dutenak: 32
Parte-hartzea: % 25,60
Bai: % 100
Ez: % 0,00
Zuriak: % 0,00
Baliogabeak: % 0,00
Arratia
Igorre: Euskal estatu bateko herritarra izan gure dozu?
Bozka zezaketenak: 3.553
Bozkatu dutenak: 983
Parte-hartzea: % 27,56
Bai: % 97,86
Ez: % 0,92
Zuriak: % 1,02
Baliogabeak: % 0,20
Txorierri
Lezama: Euskal Herri burujabe bateko herritarra izan gura dozu?
Bozka zezaketenak: 2.047
Bozkatu dutenak: 625
Parte-hartzea: % 30,53
Bai: % 94,24
Ez: % 2,72
Zuriak: % 2,56
Baliogabeak: % 0,48
Zamudio: Euskal herritarra izanik, geure etorkizuna libre erabakitzeko eskubidearen alde zagoz?
Bozka zezaketenak: 2.750
Bozkatu dutenak: 661
Parte-hartzea: % 24,04
Bai: % 96,82
Ez: % 1,51
Zuriak: % 1,66
Baliogabeak: % 0,00
Enkanterriak
Gueñes: Nahi duzu euskal herritarrok burujabe izatea bere etorkizun politiko,ekonomiko, sozial eta kultura erabakitzeko?
Bozka zezaketenak: 5.340
Bozkatu dutenak: 1133
Parte-hartzea: %20,87
Bai: % 95,59
Ez: % 2,65
Zuriak: % 1,41
Baliogabeak: % 0,35
Gordexola: Zure eskubidea erabili nahi duzu euskal herritargoa ren geroaerabakitzeko, muga bakarra beraren borondatea dela?
Bozka zezaketenak: 1.300
Bozkatu dutenak: 270
Parte-hartzea: % 20,77
Bai: % 96,30
Ez: % 2,59
Zuriak: % 0,74
Baliogabeak: % 0,37
Portugalete: Nahi duzu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa askeerabakitzea?
Bozka zezaketenak: 40.801
Bozkatu dutenak: 3389
Parte-hartzea: % 8,31
Bai: % 98,38
Ez: % 1,30
Zuriak: % 0,24
Baliogabeak: % 0,09
______________________________________________
NAFARROA
Malerreka
Donamaria: Nahi al duzu nafar gisa burujabe izan etorkizuna libre erabakitzeko?
Bozka zezaketenak: 364
Bozkatu dutenak: 91
Parte-hartzea: % 25
Bai: % 97,80
Ez: % 1,10
Zuriak: % 0,00
Baliogabeak: % 1,10
Doneztebe: Nahi al duzu nafar gisa burujabe izan etorkizuna libre erabakitzeko?
Bozka zezaketenak: 1.441
Bozkatu dutenak: 244
Parte-hartzea: % 16,93
Bai: % 97,95
Ez: % 0,41
Zuriak: % 1,64
Baliogabeak: % 0,00
Elgorriaga: Nahi al duzu nafar gisa burujabe izan etorkizuna libre erabakitzeko?
Bozka zezaketenak: 203
Bozkatu dutenak: 83
Parte-hartzea: % 40,89
Bai: % 97,59
Ez: % 1,20
Zuriak: % 1,20
Baliogabeak: % 0,00
Ituren: Nahi al duzu nafar gisa burujabe izan etorkizuna libre erabakitzeko?
Bozka zezaketenak: 428
Bozkatu dutenak: 162
Parte-hartzea: % 37,82
Bai: % 95,68
Ez: % 2,47
Zuriak: % 1,23
Baliogabeak: % 0,62
Zubieta: Nahi al duzu nafar gisa burujabe izan etorkizuna libre erabakitzeko?
Bozka zezaketenak: 248
Bozkatu dutenak: 116
Parte-hartzea: % 46,77
Bai: % 95,69
Ez: % 2,59
Zuriak: % 1,72
Baliogabeak: % 0,00
Bertizarana
Legasa: Nahi al duzu nafar gisa burujabe izan etorkizuna libre erabakitzeko?
Bozka zezaketenak: 201
Bozkatu dutenak: 65
Parte-hartzea: % 32,34
Bai: % 96,92
Ez: % 0,00
Zuriak: % 3,08
Baliogabeak: % 0,00
Lizarraldea
Deierri: Etorkizun ekonomiko-sozial-politi koaz erabaki dezakeen Nafarroa burujabebateko herritarra izan nahi dugu?
Bozka zezaketenak: 1.300
Bozkatu dutenak: 191
Parte-hartzea: % 14,69
Bai: % 98,95
Ez: % 0,00
Zuriak: % 0,00
Baliogabeak: % 1,05
Lezaun: Etorkizun ekonomiko-sozial-politi koaz erabaki dezakeen Nafarroa burujabebateko herritarra izan nahi dugu?
Bozka zezaketenak: 235
Bozkatu dutenak: 53
Parte-hartzea: % 23,04
Bai: % 100
Ez: % 0,00
Zuriak: % 0,00
Baliogabeak: % 0,00
Zure interesekoa izan daiteke
Accionako presidentearen aurka eginbideak irekitzea eskatu du Fiskaltzak, Nafarroako Ikerketa Batzordera joan ez zelako
Birritan deitu du Nafarroako Parlamentuak Jose Manuel Entrecanales enpresaria eta bietan huts egin du hitzordura. Fiskaltzaren arabera, desobedientzia delitutzat har daiteke.
Patxi Lopezek Feijori egotzi dio ETAren biktimen "erabilera zikina"egitea
PSOE eta PP alderdien arteko ika-mika gogorra izan da gaur Espainiako Diputatuen Kongresuan. Patxi Lopez sozialisten eledunak Behe Ganberan Alberto Nuñez Feijoo PPko buruari leporatu dio ETAren biktimen "erabilera zikina" egitea.
Laugarren xedapen iragankorra indargabetzeko tramitea hasi du UPNk
Cristina Ibarrola UPNren presidenteak lege-proposamen bat aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan: Konstituzioa erreformatzea eta xedapena ezabatzea eskatu nahi die Gorte Nagusiei.
Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”
Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”.
Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"
Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.
Sanchezek Aznarren aurka egin du Espainia Irakeko gerran sartzeagatik, eta Iranekin "akats bera ez egitea" eskatu du
Espainiako Gobernuko presidenteak ohartarazi du Iran Irak baino askoz ere indartsuagoa dela militarki eta ekonomikoki, eta gerraren ondorioak larriagoak izango direla adierazi du.
GOIDIa ikertzen duen epaileak Mazon lekuko gisa deklaratzera deitu du
Horrez gainera, "borondatez" egun hartako telefono-deien zerrenda eta mezuak ikerketarako emateko eskatu dio. Biktimek espero dute presidente ohiak egia esateko "ohorea" izango duela oraingoan.
Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.
Autonomo txikiak BEZetik salbuestea da Juntsek jarri duen baldintza, krisiaren aurkako dekretua babesteko
Miriam Nogueras Juntsek Diputatuen Kongresuan duen bozeramaile aurreratu du krisiaren aurkako dekretuaren alde bozkatuko dutela, baldin eta PSOEk neurrien artean sartzen badu 80.000 euro baino gutxiago fakturatzen duten autonomoek BEZ zerga ez ordaintzea.
Eusko Jaurlaritzak adierazi du EHUk iragarritako protokoloa “labur" geratzen dela “mehatxu-jarrerei” aurre egiteko
Juan Ignacio Pérez Iglesias sailburuak jarrera horien ardura duten taldeak ez aipatzea aurpegiratu dio Errektoretzari, eta IAS aipatu du.