Erabakitzeko eskubidea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

13.667 herritarrek bozkatu dute Gure Esku Dagoren galdeketetan

Bozkatzera deitutako pertsonen % 14,81ek eman dute botoa, eta horietatik % 97,22 erabakitzeko eskubidearen eta euskal estatu independentearen alde agertu dira.
18:00 - 20:00
Milaka lagunek parte hartu dute Gure Esku Dagok sustatutako galdeketetan

Gure Esku Dago plataformak jakinarazi duenez, 13.667 herritarrek hartu dute parte erabakitzeko eskubideari buruz gaur Arabako, Bizkaiko eta Nafarroako 22 udalerritan antolatutako galdeketetan. Beraz, bozkatzera deitutako pertsonen % 14,81ek eman dute botoa.

13.689 pertsona horietatik, erabakitzeko eskubidearen eta euskal estatu independentearen alde agertu dira % 97,22; kontra % 1,67; bozen % 0,82 zuri izan dira dira; eta % 0,28, berriz, baliogabeak.

Orain arte egindako 202 kontsultak kontuan izanik, 189.000 dira jadanik Euskal Herriaren etorkizunaz hitz egiteko mobilizatu diren herritarrak. Esparru berrietara iristea da GEDren aurtengo helburu nagusietako bat. Gaurkoak kontuan hartuta, Euskal Herriko biztanleen herena bizi den eremuetara iritsi dira dagoeneko galdeketak, baita erabakitzeko eskubidearen inguruko eztabaida ere, normaltasun osoz.

Etorkizuna eraikiz

Joan den ostegunean Laudion egindako agerraldi bateratuan, antolatzaileek garrantzia berezia eman nahi izan zioten gaurko egunera iristea ahalbidetu duen prozesuari, ariketa demokratiko berri bati bide emateko: "Nahiz eta jakin maiatzaren 6ko galdeketen ondoren ez dela alkaterik aldatuko eta ez dugula lau urtetako politikan zuzenean eragingo, argi dugu prozesu honek merezi duela. Erabakitzeko eskubidea aldarrikatzetik nola gauzatu jakitera pasatu gara. Galdeketaren ostean, gure herria helduagoa izango da, ahaldunduagoa, burujabeagoa. Eraiki nahi dugun etorkizunetik eta erabakitik hurbilago egongo gara. Hurbilago gaude". Hauteslekuak itxi osetan ideia bera berretsi dute antolatzaileek: "Merezi izan du".

BEHIN BETIKO EMAITZAK

Hurrengo olatua

Datorren igandean Oteitzan egingo den herri galdeketa eta gero, hurrengo olatua azaroaren 18an izango da: Donostian eta Irunen. Maiatzaren 19an izango du hurrengo hitzordua GED plataformak, Iruñean egingo duten giza-armarrian.

Halaber, ekainaren 10erako antolatutako giza-kate erraldoiarekin bidean mugarri bat jartzeko asmoa azpimarratu dute gaur Zelai Nikolas eta Josu Etxaburu bozeramaileek: "Elkarrekin ziklo berri bat zabaltzera goaz eta guztion artean irudikatu behar dugu etorkizunean nahi dugun herria".

Honako hauek dira gaurko parte-hartze datuak, herriz herri:

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X