Kataluniako prozesuko 23 buruzagiren auzipetzea berretsi du Llarenak matxinadagatik
Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohiaren eta Kataluniako prozesuaren auzian ikertutako beste 22 buruzagiren auzipetzea, matxinada delituagatik, berretsi du Pablo Llarena Auzitegi Goreneko magistratuak. Auzipetzeen kontra jarritako helegite guztiak atzera bota ditu Llarenak, eta beste delitu batzuk leporatzeko bidea zabalik utzi du.
Martxoaren 23an jakinarazi zien auzipetze autoa magistratuak prozesuan orain arte ikertutakoei. Antoni Comin eta Meritxel Serret kontseilari ohiek ez beste guztiek jarri zuten helegitea autoaren kontra. Orain, auzipetzeak berretsita, bost eguneko epea dute Auzitegi Goreneko Apelazio-salan beste errekurtso bat jartzeko.
Gaur kaleratutako autoan, indarkeria eta matxinada delitua elkarrekin lotu ditu berriro Llarenak, eta urriaren 1eko erreferenduma antolatzeko diru publikoa bidegabe erabili zela berretsi du.
Magistratuarenaren arabera, indarkeria "nahita" sustatu eta erabili zuten auzipetuek, eta hori frogatuko ez balitz ere, Llarenak idatzian argi utzi du beste delitu larri batzuk ere leporatzeko aukera zabalik dagoela, oraindik: sedizio edo konspirazio delituak aipatu ditu.
Guztira, 25 auzipetu
Matxinada delitua egotzi zien, martxoan kaleratutako autoan, Llarenak 13 politikariri, tartean, Carles Puigdemont presidenteari, Oriol Junqueras presidenteorde ohiari, Jordi Turull presidentegaiari eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari.
Aipatutakoez gain, Joaquim Forn, Raul Romeva, Clara Ponsati, Josep Rull, Antoni Comin eta Dolors Bassa kargugabetutako kontseilariak ere auzipetu zituen Llarenak, eta baita, Carmen Forcadell Parlamentuko presidente izandakoa eta Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omniumeko buruzagi ohiak.
13 auzipetu horiei 17 eta 33 urte bitarteko kartzela zigorra ezar diezaiokete.
Matxinada delitua ez ezik, diru publikoa bidegabe erabiltzea ere leporatu zien Llarenak Puigdemont presidenteari, Junqueras presidenteorde kargugabetuari eta zazpi kontseilari ohiei.
Auzipetze autoan beste delitu batzuk ere aipatu zituen Goreneko epaileak: diru publikoa bidegabe erabiltzea eta desobedientzia delituak. Auzipetuak honakoak dira: Meritxell Borras, Lluis Puig, Carles Mundo, Santi Vila eta Meritxell Serret kargugabetutako kontseilariak. Matxinada ez ezik, diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzi zien auzipetutako Generalitateko bederatzi kide ohiei.
Horrez gain, desobedientzia delitua leporatuta, beste auzipetu talde bat osatu zuen epaileak. Multzo horretan daude Kataluniako Parlamentuko Mahaiko kide ohiak (Lluis Maria Corominas, Lluis Guino, Anna Simo, Ramona Barruffet eta Joan Josep Nuet), eta Mireia Boya eta Anna Gabriel CUPeko diputatu izandakoak. Delitu horrek ez dakar kartzela zigorrik.
Llarenak auzipetze autotik kanpo utzi zituen Artur Mas presidentea, Marta Pascal PDeCATeko koordinatzailea eta Neus Lloveras Independentziaren aldeko Udalerrien Elkarteko presidente ohia. Ikertutako 28 pertsonen artean auzipetu ez dituzten bakarrak dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
Bilboko aireportuan ere kontrol aleatorioak ezarri dituzte Italiatik datozen bidaiarientzat
Kontrolak goizean egin dituzte Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan gauerdian hasi dira ausazko kontrolak egiten.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.