Gure Esku Dago
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erabakitzeko eskubidearen aldeko giza armarria osatu dute Iruñean

Ehunka herritar bildu dira eguerdian Iruñeko Gaztelu plazan Gure Esku Dagok deituta, Nafarroako etorkizuna nafarrek erabaki behar dutela aldarrikatzeko.
18:00 - 20:00
Nafarroako armarria irudikatu dute Iruñeko Gaztelu Plazan

Gure Esku Dagok deituta, mila bat herritar bildu dira gaur eguerdian Iruñeko Gaztelu plazan Nafarroako etorkizunaz erabakitzeko nafarrek duten eskubidea aldarrikatzeko. Hala, Nafarroako armarria osatu dute giza mosaiko batean.

'Etorkizuna nafarron esku' lelopean, jai giroan ospatu dute ekitaldia. Gazte batek eman ditu armarria osatzeko jarraibideak Gaztelu plazako kioskotik. Aldez aurretik lurrean ipinitako marken gainean jarri dira parte hartzaileak, eta ondoren, banatu dizkieten puxika gorriak astindu dituzte.

Elastiko eta zapi gorriak jantzita, Nafarroaren "burujabetza" aldarrikatu dute amaierako adierazpenean, plazan egindako armarriak ordezkatzen duen printzipioa, alegia.

"Nafarroako armarria iraganetik badator ere, gu etorkizunari begira gaude, etorkizuna irabazi nahi dugu, guretzat eta gure seme-alabentzat. Hormak eta harresiak ez ditugu maite, elkarrekin bizi eta etorkizuna hautatu nahi dugu", esan dute Aitor Urrutia eta  Miriam Mendikute bozeramaileek. "Beraz, erabakitzeko eskubideari heldu diogu, erabakitzeko eskubidea bultzatzea, burujabetza, elkarbizitza, demokrazia eta berdintasuna bultzatzea delako".

Orain arte Euskal Herrian 203 galdeketa egin dituztela azpimarratu dute: "Nafarroan, ia 10.000 pertsonak bozkatu dute, 47 herritan". Horrenbestez, "erabakiaren bidean, etorkizuna nafarron esku jartzeko bidean, pauso garrantzitsuak ematen ari gara", ondorioztatu dute.

Adierazpenaren amaieran aldarrikatu dutenez, "erabakitzea maite dugu, denaz erabakitzea, herritar burujabe gisa. Eta ziur gaude: gure etorkizuna erabakitzera goaz! Bada garaia. Gure etorkizuna erabakitzea da gaur egungo erronka kolektibo ederrenetakoa. Mugi gaitezen, ilusioz eta irudimenez. Har dezagun bidea, Gure Esku Dago eta!".

Giza kate erraldoia ekainaren 10ean

Hurrengo ekimena ekainaren 10ean izango da, giza kate erraldoia antolatu baitu Gure Esku Dagok. 201,9 kilometroko ibilbidean, Donostia, Bilbo eta Gasteiz batuko ditu kateak. Antolakuntzaren esanetan, 100.000 bat pertsona beharko dituzte helburua betetzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X